Mataporquera
Mataporquera | |
---|---|
gune populatua | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Kantabria |
Kantabriako udalerri | Valdeolea |
Posta kodea | 39410 |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°52′33″N 4°09′44″W / 42.875833333333°N 4.1622222222222°W |
Altuera | 953 m |
Demografia |
Mataporquera Valdeolea udalerriaren hiriburua eta gune garrantzitsuena, Kantabrian (Espainian). (Cantabria, España). Itsas gaineko 953 metrotako altitudean dago. Santander hiriburutik 82 kilometrotan dago. 2021ean 677 biztanle zituen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendearen amaiera arte, Mataporquera Valdeoleako Udalerriko beste herri bat zen, nekazaritza eta abeltzaintzarako eskainita, eta gune txiki bat, neurri batean herriaren goialdean kontserbatzen dena, eliza zaharraren inguruan. Alar del Rey-Santander trenbidearen eraikuntzak (1857) eta Bilbo-La Robla trenbide estuarenak (1894) Mataporquera komunikazio-gune garrantzitsu bihurtu zuten, eta herria hainbat industria-inbertitzailek kontuan hartu zuten. Laster aldatu zen Mataporqueraren bizimodua, eta aktibitate tradizionalen ordez geltokiak, lantegiak, biltegiak, langileentzako etxebizitzak eta eraikin publikoak sortu ziren. Dena, dela, ia ez da geratzen bere lehen industria modernoaren aztarnik.
XX. mendearen amaiera krisialdi garaia izan zen herrian. Ferronor lantegi garrantzitsua 1988an itxi zen eta baita ere Bilbo-La Robla trenbidea 1992an. Inpaktua eskualde osoan ezagutu zen. Gaur egun, ordea, Ferronorreko azpiegiturak beste enpresa batek erosi ditu, eta enpresa horrek instalazioak birgaitu eta aldatu ditu. Bestalde, 2005. urtean, gutxi gorabehera, FEVEren zabalera metrikoko geltokiko eraikina (gaur egun, Adif) zaharberritu egin zen, eta bidaiarien eta salgaien trenen geltoki nagusietako bat da, batez ere ikatzarena.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lantegien artean badira eraikin historikoak:
- Karmengo Andre Mariaren kapera, 1948an eraikia.
- Udaletxea.
- Santa Eulalia eliza, XVIII. mendean berreraikia.
- El Monte trikuharria.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Santa Eulalia eliza.
-
Udaletxea.
-
Jauregi bat.
-
Camesa ibaia.
-
Geltokia eta zemento lantegia.