Maurice Jarre
Itxura
Maurice-Alexis Jarre (1924ko irailaren 13a, Lyon – 2009ko martxoaren 28a, Los Angeles) frantziar jatorriko musika konposatzailea eta zuzendaria izan zen. Estatubatuar herrialdetasuna ere bazuen. Batez ere zinemako musika konposatzeagatik ospetsu bilakatu zen, bereziki David Lean ingeles zuzendariak zuzendutako filmetan lan egin zuen. Jean Michel Jarre musika konposatzaile eta ekoizle ospetsuaren aita ere bada.
2009ko martxoaren 28an Los Angeles hirian minbiziaren ondorioz 84 urte zituela hil zen.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maurice Jarrek bere ibilbide luze eta oparoan zehar filma ugarientzako soinu bandak konposatu izan ditu, horien artean garrantzitsuenak honako hauek lirateke:
- Lawrence of Arabia (1962) (Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria)
- The Longest Day (1962)
- The Collector (1965)
- Doctor Zhivago (1965) (Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria)
- The Professionals (1966)
- Barbarella (1968)
- Topaz (1969)
- Ryan's Daughter (1970)
- The Mackintosh Man (1973)
- The Man Who Would Be King (1975)
- Mohammad, Messenger of God (1976) (Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Sariarentzako izendatua)
- Firefox (1982)
- The Year of Living Dangerously (1982)
- Top Secret! (1984)
- A Passage to India (1984) (Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria)
- Witness (1985) (Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Sariarentzako izendatua)
- Mad Max Beyond Thunderdome (1985)
- The Mosquito Coast (1986)
- Fatal Attraction (1987)
- Gorillas in the Mist: The Story of Dian Fossey (1988) (Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Sariarentzako izendatua)
- Dead Poets Society (1989)
- Ghost (1990) (Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Sariarentzako izendatua)
- Jacob's Ladder (1990)
- Mr. Jones (1993)
- A Walk in the Clouds (1995)