Maxine Hong Kingston
Maxine Hong Kingston (Stockton, Estatu Batuak, 1940ko, urriaren 27a) txinatar jatorriko nobelagile estatubatuarra da. Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitateko idazle eta irakasle emeritua, eta 1962an ingelesezko BA batekin graduatu zena.
Idazle ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kingstonek hiru eleberri eta fikziozko hainbat lan idatzi ditu Estatu Batuetan bizi diren etorkin txinatarren esperientziei buruz, mugimendu feministari lagunduz, The Woman Warrior; Memoirs of a Girlhood among Ghosts memoriekin, besteak beste. Genero eta jatorri etnikoko desberdintasunei buruzkoa da liburua, eta kontzeptu horiek nola eragiten dioten emakumeen bizitzari. Lan horrekin Liburuen Kritikari Nazionalen Zirkuluaren saria jaso zuen. National Book Award bat ere eskuratu zuen 1981ean: China Men lanagatik.
Kritika gogorrak jaso ditu Kingstonek, bere lanetan estereotipo arrazistak indartzeagatik eta Txinako ohiko historiak fikziozko bihurtzeagatik, bere testuak mendebaldekoentzat erakargarriakoak izan daitezen. Ikertzaile asiarren kritikak ere jaso ditu, "Amerikako emakume asiarren zapalkuntzaren gehiegizko irudikapena egitearren".[1]
Aktibismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2003ko martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunean, Irakeko gerraren bezperan, Maxine atxilotu egin zuten beste 26 lagunekin batera; besteak beste, Alice Walker eta Terry Tempest Williams lankideak, Etxe Zuriaren aurkako protesta batean, gerraren aurkako manifestazio batean polizia-hesi bat zeharkatzeagatik.[2]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Liburuen Kritikari Nazionalen Zirkuluaren saria jaso zuen Woman Warrior; Memoirs of a Girlhood among Ghosts lanarekin.
- 1981ean National Book Award bat eskuratu zuen China Men lanagatik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Fong, Katheryn. (1977). «An Open Letter/Review» Bulletin for Concerned Asian Scholars.
- ↑ «CODEPINK : PRESS RELEASE: JANUARY 5, 2006» web.archive.org 2010-04-09 (Noiz kontsultatua: 2022-07-06).