Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Maya (hinduismoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau hinduismoko kontzeptuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Maya (argipena)».

Maya, hinduismoan, (sanskritoz: माया), ilusioa da, ametsezko irudi bat, eta ez erreala. Sanskritotik dator, ma aia (ez da).

Advaita doktrinaren arabera, fenomenozko mundu honen aniztasuna eta arimak (atman) eta jainkoa (Brahman)en arteko ezberdintasuna, soilik maya (ez errealtasuna) da: errealitatea, soilik Jainkoa dela da.

Sankhya doktrinaren arabera, maya prakritirekin (materia) eta pradhanarekin (materiaren iturri den substantzia), baita, vedanta filosofiaren arabera, unibertso ikusgarriaren iturria ere.

Shivaisten erlijioaren arabera, maya, arima mundu material honetara lotzen duten lau pasha edo korapiloetako bat da.

Ez errealtasun pertsonifikatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maya, maya irudikeriazko energiaren pertsonifikazioa ere bada. Bere aita, Anrita izango litzateke, eta, bere ama, Niriti (edo Nikriti), eta bera, Mritiu (heriotza pertsonifikatua)ren ama izango litzateke. Beste bertsio batzuetan, bere aita Adharma (ez erlijioa). Batzuetan, Durga jainkosarekin ere identifikatzen da.

Maya, budisten arabera, bikoiztasuna da (24 pasio negatibo txikietako bat)

Tradizioaren arabera, Siddhartha Gautama budaren ama ere Maya deitzen zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]