Mayon
Itxura
Mayon | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.462 m |
Prominentzia | 2.447 m |
Mota | mendi, Geruza-sumendi eta gailur |
Geografia | |
Koordenatuak | 13°15′24″N 123°41′06″E / 13.2567°N 123.685°E |
Estatu burujabe | Filipinak |
Filipinetako eskualdea | Bicolgo eskualdea |
Province of the Philippines | Albay |
Babestutako-eremua | Mayon Volcano Natural Park (en) |
Leku geografikoa | Luzon |
Geologia | |
Material nagusia | Andesita basaltic andesite (en) basalto picrobasalt (en) |
Mayon Filipinetako Bicol eskualdeko Albay probintzian dagoen sumendi bat da. Gune turistiko garrantzitsua da, batez ere bere konoaren simetria ia-perfektuaren ondorioz. Filipinetako mitologian mendi sakratua da[1].
Sumendia eta bere inguruak parke nazional izendatu zuten 1938ko uztailaren 20an, bere herrialdeko lehena. Parke natural izendatu zuten 2000. urtean, Mayon Sumendiaren Parke Nazionala izenarekin. Bere inguruan Albayko Biosferaren Erreserba dago, UNESCOk sailkatutako lekua 2016an, eta gaur egun Gizateriaren Ondare izendatzeko bidean.
Mayon da Filipinetako sumendirik aktiboena, eta gaur egun Filipinetako Bulkanologia eta Sismologia Institutuak behatzen du, gailurretik 12 kilometrora dagoen bulegotik[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Clark, Jordan. (2016-02-08). «Bicolano Pantheon of Deities and Creatures | Philippine Mythology • THE ASWANG PROJECT» THE ASWANG PROJECT (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ «Mayon Volcano» web.archive.org 2008-12-02 (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).