Mendebaldeko Sierra Madre
Mendebaldeko Sierra Madre | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Cerro Mohinora (en) |
Garaiera | 10.863 ft |
Mota | mendikate |
Luzera | 1.250 km |
Zabalera | 150 mi |
Azalera | 289.000 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 26°44′45″N 108°03′28″W / 26.7457°N 108.0579°W |
Mendikatea | Bareko kostako mendikateak |
- Artikulu hau Mexiko ipar-mendebaldeko eta Arizona hegoaldeko mendikatea buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sierra Madre (argipena)».
Mendebaldeko Sierra Madre[1] (gaztelaniaz: Sierra Madre Occidental) Ipar Amerikako mendikatea da, Mexikoko mendebaldean eta Ameriketako Estatu Batuetako hego-mendebaldeko muturrean 1.500 kilometroz luzatzen dena.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arizona eta Sonoraren arteko mugatik hegoaldera hedatzen da Mendebaldeko Sierra Madre, Sonorako ekialdea, Chihuahuako mendebaldea, Sinaloa, Durango, Zacatecas, Nayarit, Jalisco, Aguascalientes eta Guanajuato zeharkatuz. Mendebaldeko kostaldea eta Mexikoko erdialdeko goi-ordoki zabala bereizten ditu. Hegoaldean Zeharkako Sumendi-ardatza eta Hegoaldeko Sierra Madrerekin elkartzen da. 1.500 kilometro inguru ditu ipar-mendebaldetik hego-ekialdera, eta 160-480 kilometro bitarteko zabalera. 289.000 kilometro koadroko eremua hartzen du, Mexikoko lurraldearen seirena.
1.150 metro inguruko mendiak ditu iparraldean eta 3.000 metro ingurukoak hegoaldean. Garaiera berdintsuko gailur gehiago badira ere, mendi garaiena Cerro Mohinora (3.311 metro) dela uste da. Mendien ekialdeko mazela leuna da; mendebaldekoa, berriz, oso malkartsua, ibar estu sakonek hautsia tarteka. Lurralde lehor samarra da, belarrez eta zuhaiskez estalia, baina leku garai hezeagoetan, pinu, zedro eta haritz zuhaiztiak ditu. Goi-ordokia eta Sinaloako eta Sonorako zabaldiak lotzen dituzten bi errepidek zeharkatzen dute mendikatea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/11/12 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .