Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Menkauhor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Menkauhor
Menkauhorren estela, Saqqaran. Louvre Irudi gehiago
Faraoi

K.a. 2420 - K.a. 2410
Nyuserra-Iny - Djedkare Isesi
Bizitza
JaiotzaK.a. XXV. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
Egiptoko Antzinako Inperioa
HeriotzaK.a. 2420 ( urte)
Hobiratze lekuaHeadless Pyramid (en) Itzuli
Familia
AmaKhentakawess III
Ezkontidea(k)Meresankh IV (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaEgiptoko V. dinastia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Find a Grave: 47101683 Edit the value on Wikidata

Menkauhor-Ikahuor, Egiptoko V. dinastiako faraoi bat izan zen, K.a. 2389 eta K.a. 2380 bitartean gobernatu zuena (Jürgen von Beckerath).

Bere sendia ez da ondo ezagutzen. Beharbada, bere gurasoak, Nyuserra faraoia eta Reput-Nebu izango ziren, eta bere seme-alabak, Dyedkara, Raemka eta Kaemtienent.

Manetonek, Sexto Julio Afrikanoren arabera, Menkeres deitzen du, eta 9 urteko erregealdia ematen dio. Turingo Errege Kanonaren arabera, bere erregealdia 8 urtekoa izan zen.

Menkauhor bezala agertzen da Abidoseko Errege Zerrendan eta Menkahor bezala Saqqarakoan.

Biblos eta Nubiarekin harreman diplomatikoak izateko politikarekin jarraitu zuen.

Sinaiko Uadi Maghara eta Asuango meatzaritza aktibitatearekin jarraitu zen.

Bere herriak asko maite eta miretsi zuen, eta oso ongi hartua izan zen Inperio Berrirarte, oraindik Saqqaran gurtzen zenean.

Bere garaiko eraikinak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Bere piramidea, Pepi I.aren errege dekretu batean aipatua (Abusir edo Saqqaran dagoena), oraindik ez da identifikatu.
  • Ajet-Ra Egiptoar Eguzki Tenplua eraiki zuen, nobleen hilobietako testuetan aipatua, zalantzazko kokapena duena (Abusir edo Saqqara)

Menkauhorri buruz, harzurizko estatua txiki bat mantentzen da, Uadi Magharako harkaitz batean idazkun bat eta Abusirren zigilu bat ere aurkitu ziren.


Aurrekoa
Nyuserra-Iny
Egiptoko faraoia
Egiptoko V. dinastia
Ondorengoa
Dyedkara Isesi

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]