Mesodermo
Mesodermoa | |
---|---|
Mesodermotik eratutako ehunak | |
Enbrioiaren sekzioa | |
Gray | 49 or. |
Egunak | 16 |
MeSH | Mesoderm |
Mesodermoa gastrulako zelula-geruza da, ektodermoaren eta endodermoaren artean dagoena. Mesodermotik giharrak, odolaren zirkulazio sistema, sexu organoak, eta ornodunen hezurdura eta iraiz aparatua eratzen dira. Mesodermoa eta gastrulazioa eratzeko aurretiko prozezuan 2 geruza daude, hipoblastoa eta epiblastoa.
Ektodermoaren mitosiaren prozezuari esker hirugarren geruza zelularra sortzen da, ektodermo eta endodermoaren artean kokatuta dagoena da mesodermoa. Hirugarren hau daukaten animaliei Triblastikoak esaten zaie eta Bilateria taldearen barruan sartzen dira. Normalean 3 zatitan banatzen da: mesodermo paraxiala, bitarteko mesodermoa eta aldeko mesodermoa.
Ornodunetan, mesodermoaren hedapenean mesodermoa 5 zatitan desberdintzen da:
- Mesodermo kordatua. Ehun hau notokordari emango dio lekua, zorro zurrun batean bildutako zelula bakuolodun handiz eratutako barra, tutu neuralaren eta digestio-hodiaren artean luzetara jarria dagoena eta ornodunetan garezurrak eta bizkarrezurrak ordezkatzen dutena.
- Mesodermo dortsal somitikoa. Ehun honen zelulek somitak osatuko dituzte, zelula mesodermikoen blokeak tubo neutralaren hainbat alboetan kokatuta daudenak.
- Bitarteko Mesodermoa. Iraitz-aparatua eta sexu-guruina eratuko ditu.
- Mesodermo prekordala. Buruko ehun mesenkimalari egiten dio erreferentzia.
Giza-mesodermoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mesodermoa aldi trilaminarraren prosezuan agertzen da, haurdunaldiaren hirugarren astean garatzen dena. Hardunaldiaren hirugarren astearen bukaeran, gastrulazioa bukatzen hasten denean, enbrioi barruko mesodermoaren alde bakoitzaren mesodermo paraxialarengatik, tarteko mesodermoarengatik eta alboko mesodermoarengatik ezberdintzen da.