Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Michael Rosbash

Wikipedia, Entziklopedia askea
Michael Rosbash

(2017)
Bizitza
JaiotzaKansas City1944ko martxoaren 7a (80 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Teknologia Institutua
Massachusettseko Teknologia Institutua Doktoretza
Newton North High School (en) Itzuli
Tesi zuzendariaSheldon Penman (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgenetista eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Brandeis University (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Michael Morris Rosbash (Kansas City, Missouri, 1944ko martxoaren 7a) estatubatuar genetikalari eta kronobiologoa da. 2017ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Jeffrey C. Hall eta Michael W. Youngekin batera erritmo zirkadianoa kontrolatzen duten mekanismo molekularren aurkikuntzagatik.

Errefuxiatu juduen familia batean jaio zen. Kimika ikasi zuen Kaliforniako Teknologia Institutuan eta biofisikan doktoratu zen Massachusetts Institute of Technologyn. 1974an irakasle postua lortu zuen Brandeis Unibertsitatean.

Jeffrey Hallekin lan egin zuen barneko erloju biologikoaren erritmo zirkadianoen eragin genetikoak ikertzen. Drosophila melanogaster eulia erabili zuten jarduera-ereduak eta atseden-ereduak aztertzeko. Rosbashen taldeak euliaren aldizkako genea klonatu zuen 1984an, eta 1988an ziklo genea, erloju genea eta kriptokromo fotohartzailea aurkitu zituen.