Michel Barnier
Michel Bernard Barnier (La Tronche, Frantzia, 1951ko urtarrilaren 9a) frantses politikaria da, Europar Batasuneko hainbat kargutan aritu dena. Emmanuel Macronek 2024ko irailaren 5ean izendatu zuen lehen ministro[1]. François Bayrouk ordezkatu zuen 2024ko abenduaren 13an.
Ibilbide politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaullismoko hainbat alderdiko kidea izan da (UDR, RR, UMP eta Errepublikanoak) Barnierrek hainbat kargu izan ditu Frantziako gobernuan, tartean Ingurumen Ministroa 1993tik 1995ra, Europarako Gaien Estatu Ministroa 1995 eta 1997 artean, Kanpo Arazoetarako ministroa 2004 eta 2005 artean eta Nekazaritza eta Arrantza ministroa 2007tik 2009ra bitarte.
Europar Batasunaren baitan, Barnier Barne Merkatu eta Zerbitzuterako Europar Komisarioa izan zen 2010 eat 2014 bitarte eta Europako Alderdi Popularreko lehendakariordea 2010 eta 2015 bitarte. 2016ko urritik 2019ko azarora arte Europar Batasunak izendatutako Negoziatzaile Nagusia izan zen Brexitaren aferan (Task Force 50/TF50), eta 2019tik 2021era bitarte Erresuma Batuarekiko Europako Komisioaren Harremanen arduraduna (UKTF)[2][3].
2021ean Barnierrek Frantziako Presidente izateko hauteskundetara aurkeztuko zela esan zuen, 2022ko Frantziako hauteskunde presidentzialak lehiatuz, baina 2021ean Errepublikanoek egin zuten kongresuan ez zuen babesik lortu[4].
Lehen Ministroaren
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2024ko irailaren 5ean Emmanuel Macronek Michel Barnier kontserbadorea izendatu zuen lehen ministro. Ohikoan lehendakariak legebiltzarreko hauteskundeak irabazi dituen alderdiaren lehen ministroa izendatzen du, baina 2024an ez zen horrela izan legebiltzarrean gehiengo osoa izateko 289 diputatuetatik oso urruti geratu baitzela ezkerra.[5]
Irailaren 21ean aurkeztu zuen Frantziako Gobernuaren osaketa berria Michel Barnier lehen ministroak. Laburbiltzeko, zentro-eskuinekoez gain, eskuineko ordezkariak egon ziren gobernuan, eta tartean eskuin muturreko ideiak babesten zituztenak. Hala nola, Barne ministroaren kargua bideratu zion Bruno Retailleau-ri, hots, immigrazioaren aurkako postura gogorrak dituen senatari ohiari –etorkinen senideen etorrera gogortzeko neurrien alde, kanporaketak erraztearen alde, gutxieneko osasun arta etorkinei bideratzeko eskubidearen aurka, eta abar–. Tonua argi utzi zuen Retailleauk Barne ministro gisa emandako lehen adierazpen ofizialean: "Ordena berrezarri, ordena berrezarri, ordena berrezarri. Ordena da askatasunaren baldintza. Ordenarik ez denean askatasuna mehaxaturik dugu".[6]
Zentsura mozioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baina Barnierren aginduak gutxi iraundu zuen. Asanblea Nazionalak, abenduaren 4an, Michel Barnier lehen ministroaren aurkako zentsura mozioa onartu zuen, eta hura kargutik kendu. Arazoaren jatorria abenduaren 2an, Lehen ministroak legebiltzarraren oniritzirik gabe eta Konstituzioaren 49.3 artikulua baliatuta Gizarte Segurantzaren aurrekontuak onartzeagatik izan zen. NFP Fronte Popular Berria ezkerreko koalizioak eta RN Bilgune Nazionala eskuin muturreko alderdiak bozkatu zuten gobernuburua kargugabetzearen alde. Barnier Macronekin bildu zen, eta bere dimisioa aurkeztu zion; jardunean arituko zen gobernu berria osatu bitartean.[7]
1962an Georges Pompidouren zentsura-mozioaz geroztik Barnier horrelakorik pairatu duen lehena izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Emmanuel Macronek Michel Barnier izendatu du Frantziako lehen ministro» Berria 2024-09-05 (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
- ↑ (Frantsesez) «Language selection | Représentation au Luxembourg» luxembourg.representation.ec.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
- ↑ (Ingelesez) «Michel Barnier set to lead ‘UK Task Force’ in Brexit phase II» POLITICO 2019-10-21 (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
- ↑ (Ingelesez) French presidency: Michel Barnier joins race 'to change France'. 2021-08-27 (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
- ↑ https://www.argia.eus/albistea/macronek-michel-barnier-kontserbadorea-izendatu-du-lehen-ministro
- ↑ https://www.argia.eus/albistea/eskuin-kontserbadorea-frantziako-gobernura-sarrarazteko-hautua-egin-du-michel-barnier-lehen-minsitroak
- ↑ https://www.berria.eus/mundua/ezkerreko-blokea-zatitzean-ikusten-dute-irtenbidea-macronistek_2134570_102.html
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1951ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Frantziako politikariak
- Errepublikaren Aldeko Demokraten Batasunako politikariak
- Errepublikaren Aldeko Batasunako politikariak
- Herritarren Mugimenduaren Aldeko Batasunako politikariak
- Errepublikanoak (Frantzia) alderdiko politikariak
- Frantziako atzerri ministroak
- Frantziako nekazaritza ministroak
- Frantziako ingurumen ministroak
- Europako Gaietarako Frantziako estatu idazkariak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 6. legegintzaldiko Parlamentuko kideak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 7. legegintzaldiko Parlamentuko kideak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 8. legegintzaldiko Parlamentuko kideak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 9. legegintzaldiko Parlamentuko kideak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 10. legegintzaldiko Parlamentuko kideak
- Bosgarren Errepublikako Frantziako senatariak
- Frantziako Europako komisarioak
- Herritarren Mugimenduaren Aldeko Batasunako eurodiputatuak
- Île-de-Franceko eurodiputatuak 2009-2014
- Frantziako lehen ministroak
- Brexita
- Ohorezko Legioko ofizialak
- Isère departamenduko biografiak