Michel Ney
Michel Ney, 1. Elchingengo dukea, 1. Moskovako printzea (Sarrelouis, Lorrena, 1769ko urtarrilaren 10a - Paris, 1815eko abenduaren 7a) mariskal frantsesa, Elchingengo dukea eta Moskovako printzea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]18 urte zituela armadan sartu zen. 1796. urtean jeneral izendatu zuten, eta zortzi urte geroago, mariskal. 1808an Napoleonek duke izendatu zuen, eta 1812an berriz, Moskovako printze, Portugalen eta Errusian borrokatu ondoren. Napoleonek enperadore izateari utzi zionean (1814) Borboien berrezarkuntzan lagundu zuen.
1815. urtean, Napoleon aginpidera itzuli zenean, berriz ere harekin batu eta zalduneriaren buru izan zen Waterlooko guduan. Porrotaren ondoren, borboitarrak aginpidera itzuli zirenean, Ney atxilo eraman eta heriotza-zigorra ezarri zioten. 1815eko abenduaren 7an Parisen fusilatu egin zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel Ney |