Miguel Ángel Blanco
Miguel Ángel Blanco | |||
---|---|---|---|
(2016) | |||
1995eko maiatzaren 28a - 1997ko uztailaren 13a | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Miguel Ángel Blanco Garrido | ||
Jaiotza | Ermua, 1968ko maiatzaren 13a | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | Lasarte-Oria, 1997ko uztailaren 13a (29 urte) | ||
Hobiratze lekua | Faramontaos, A Merca (en) | ||
Heriotza modua | giza hilketa: bala zauria | ||
Hiltzailea | Javier Garcia Gaztelu Euskadi Ta Askatasuna | ||
Familia | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Alderdi Popularra | ||
Miguel Ángel Blanco Garrido (Ermua, Bizkaia, 1968ko maiatzaren 13a - Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1997ko uztailaren 13a) Alderdi Popularreko Ermuko zinegotzia zen. 1997ko uztailaren 12an, buruan bi tiro zituela aurkitu zuten, hil-hurren, ETAk bahitu eta bi egunera; biharamunean hil zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Miguel Ángel Blanco 1968ko maiatzaren 13an jaio zen, Ermuan. Haren familia, jatorri umilekoa, Ourensekoa zen. Miguel Ángel eta haren arreba jaio baino lehen, haien gurasoak Ourenseko Xunqueira de Espadanedo herritik Ermura aldatu ziren, etorkizun hobe baten bila. Ama etxekoandrea zen eta, aita igeltseroa.
Miguel Ángelek Ekonomia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Ikasketa horiekin zerikusia zuen lanpostu bat aurkitu zuen arte, igeltsero aritu zen. Horrez gain, gustuko zuen kirola eta musika talde batean jotzen zuen.
1995ean PPko Nuevas Generaciones gazte taldeko kide bilakatu zen. Urte hartan, zinegotzi hautatu zuten. Gainera, Nuevas Generacionesko batzorde exekutiboko kidea zen.
Miguel Ángel Blancok neska-laguna zuen hil baino zazpi urte lehenagotik, eta 1997ko udan ezkontzeko asmoa zuten.
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bahiketa gertatu zen egunean, ETAk 48 ordu eman zizkion Espainiako Gobernuari euskal presoak Euskal Herrira hurbil zitzan, Egin Irratira egindako dei baten bidez; baldintza hori jarri zuen ETAk, Miguel Ángel Blanco ez hiltzeko.[1] Euskal Herrian eta Espainian manifestazio jendetsuak egin ziren, ETAri Miguel Ángel hil ez zezan eskatzeko.
Gobernuak ez zuen ETAk ezarritako baldintza onartu eta ETAk ere entzungor egin zien herritarren manifestazioei: ETAkoek bi tiro egin zizkioten Miguel Ángeli garondoan, 1997ko uztailaren 12ko arratsaldeko 16:50ean, ultimatuma bukatu eta 50 minutura. Miguel Ángel oraindik bizirik utzi zuten, Lasarteko ingurumarietan, eskuak lotuta. Laster aurkitu zuten Lasarteko bi herritarrek eta ospitalera ere bizirik heldu zen, oso egoera larrian. Hantxe hil zen, goizaldeko 4:30ean.[2]
Atentatuaren oihartzuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Miguel Ángel Blancoren bahiketak eta hilketak oihartzun handia izan zuen euskal eta espainiar herritarrengan, baita mundu zabalean ere. Ermuko espiritua izeneko joera eta jarrera piztu zuen. Manifestazio jendetsuak egin zituzten ETAren aurka Euskal Herriko eta Espainiako toki askotan. Blanco hil ondoren, haren izena zuen terrorismoaren aurkako erakundea sortu zen.
Euskal Herriko gizarteari zirrararik handiena eragin dion ETAren atentatuetako bat izan da[3] eta mugarria izan zen: ETAren indarkeriaren aurkako sentimendua asko indartu zen, baita ezker abertzalearen barruan ere eta hori baliatuz ETAren eta ezker abertzalearen aurkako errepresioa asko gogortu zen ordutik aurrera.[4][5]
Alderdi Popularrak Miguel Ángel Blancoren izena erabili du bere ekintza batzuk legez kanpo finantzatzeko, Gürtel aferako azpijokoen barruan.[6][7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Barbería, José Luis. (2007-07-07). «El día en que todos fuimos Miguel Ángel Blanco» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-07-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Maribel Marín: «ETA abandona a Blanco con dos tiros en la cabeza tras desoír el clamor de los ciudadanos», El País, 1997-07-13.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Una oportunidad de solución nueva sobre las experiencias de Argel y Lizarra»[Betiko hautsitako esteka], Gara, 2006-03-23.
- ↑ Imanol Murua Uria: Esan eta Egin. Joxe Elorrietari elkarrizketa, Manu Robles-Arangiz Institutua, 2009.
- ↑ Mikel Asurmendi: «Petxo Idoyaga: "Kazetariek notarioak izan behar dute gatazkari begira"», Argia, 1809. zenbakia, 2001-05-27.
- ↑ (Gaztelaniaz) «El PP usó el nombre de Miguel Ángel Blanco para financiar actos irregularmente, según la UDEF», VozPópuli, 2014-02-04.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cecilia Guzmán: «El Gobierno de Aguirre y González llegó a utilizar a Miguel Ángel Blanco para dar dinero a la 'Gürtel'», El Plural, 2013-05-08.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miguel Ángel Blanco |
- (Gaztelaniaz) Miguel Angel Blanco Fundazioa