Miguel Berzosa
Miguel Berzosa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1945 (78/79 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | komikigilea |
Lan nabarmenak |
Miguel Berzosa Martínez (Donostia, 1945-) komikigile eta ilustratzaile gipuzkoarra da.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erein argitaletxean hasi zen komikigile, Ipurbeltz komunikabidean kolaborazioak egin zituen. Erein argitaletxerako 1978- 1999 bitartean Mintxo pertsonai ospetsua sortu zuen.
Bereziki Komiki biografikoa, historikoa eta erlijiosoa editatu du. Iparragirre eta Elkanoren bizitzak eta Amaia VIII.mendeko euskaldunak eleberriaren egokitzapena atalka egin zuen.
Euskal argitaletxe ugaritan egin du lan: Erein, Mezulari, Ttartalo argitaletxea. Eta nazioartekoetan ere: besteak beste: Editions du Signe (Estrasburgo), Les Editeurs du Rameau (París), eta Europatik kanpo, Amerikako Estatu Batuetan, Asian eta Latinoamerikan argitaratu du bere lana. Prentsan, Diario Vasco eta El Correon ilustratzaile aritu da. Eta Claret eta Vicis argitaletxetarako CDak diseinatu ditu. erlijiosoentzat.
Lan Literarioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erein argitaletxean Iparraguirre álbum biografikoa eta Mintxo (fikziozko pertsonaia) sortu zuen Erein argitaletxean.
Titez bilduma: bi izenburuekin Gentuza (Ttarttalo) eta Muerte de un camello (Ttarttalo), Habekomik aldizkarian Hontza izenburua,
Bartzekonako Toutain argitaletxean Creepy bilduma sortu zuen, beldurrezko komikiak, 1979 eta 1984 bitartean.
1991ean argitaratu zuen Gero/Mensajero argitaletxean Loiolako Inazioaren 5. mendeurrena ospatzeko biografia. Argitaletxe honekin ez zan bakarra: 2002an argitaratu zuen Xabierko Frantziskoren biografia, haren 450.urteurrena gogoratzeko. Jesusen Konpainiaren azken pertsonaiaren komikia Arrupe kidearena izan da.
Mariano José de Ibargüengoitia y Zuloaga erlijioso bilbotarraren biografia ere editatu zuen.
Atzerrian hasi zen lanean Angoulemeko Komiki Azokara eginiko bidaiei esker. Editions du Signe argitaletxearekin jarraitu zuen erlijiosoen bibliografiak ilustratzen.
Biografien komikiaren arloan, Asisko Frantzisko, Luis Amigó, Margherita Crispi, Teresa Verzeri, Gabriel Taborin , San José de Calasanz, Maria Anna Fontcuberta , Elisa Andreoli (Editions du Signe), Celestina Donati,Hermanos Castañer,Jean Josef Allemand (Editions du Signe)argitaratu zituen.
Eta erlijioari buruzkoak, besteak beste: Historia de la Iglesia en Puerto Rico (Editions du Signe). Les Editeurs du Rameau argialetxeak eskatuta: Notre Dame de Laus, Maria Teresa Dupouy (Les Editeurs du Rameau), eta Angel Riesco Claret argitaletxean.
Halaber, bestelako liburuetan, gazte fikziozkoetan eta didaktikoetan, ilustrazioak egin ditu, adibidez Kanideren abenturak bilduma. Haren hitzetan, "Ipurbeltzen egin nuen debuta eta hori dela-eta, eskertuta egongo natzaio beti. Mintxo aurreneko pertsonaia zen, baserritar tolestugabe bat, umorez eta samurtasunez beteriko istorioekinesaldi bat". [2][1]
- 1978-1979: 1978 Erein (Ipurbeltz komikia: 1978:1, 5, 7, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 26, 30, 32, 33, 36, 38; 1979 ( 2, 4)
- 1979-1984: CREEPY beldurrezko bilduma. Toutain argitaletxean
- 1979- Iparragirre. Erein. Ipurbeltz bilduma 2.zkia ISBN 84-85324-18-8
- 1983- Titez bilduma. Ttartalo argitaletxea,(1: Gentuza, 2: Muerte de un camello)
- 1991- Ignacio de Loiola Ed. Mensajero. Loiolako Inazio Mezulari argitaletxea
- 1992-María Ana Mogás Foncuberta. Secretariado M. María Ana Mogás argitaletxea, 1
- 1992-Luis Amigo. Editions du Signe argitaletxea, 1
- 1995 -María Teresa de Dupouy. Editions du Rameau argitaletxea, 1
- 1996 -Notre Dame de Laus. Editions du Rameau argitaletxea, 1
- 2006- Xabierko Frantzisko. Mensajero argitaletxea,1
- 2003- Juan de Mata. Secretariado trinitario argitaletxea,1
- 2003- José María Rubio.S.J.: el apostol de Madrid. Mensajero argitaletxea,1
- 2003- Mariano José de Ibargüengoitia. Mensajero argitaletxea,1
- 2007- Arrupe: besteei emandako gizona. Mezulari argitaletxea,1
- 2008-Jean Joseph Allemand. Editions du Signe argitaletxea, 1
- 2008-San Antonio María Claret. Claret argitaletxea,1
- 2010- Historia de la Iglesia de Puerto Rico. Editions du Signe argitaletxea, 1
- 2011- A Journay of faith Editions du Signe argitaletxea, 1
- 2012- Maryknoll Sisters, Editions du Signe argitaletxea, 1
- 2012- Rumble!!. Rumble argitaletxea, (12,14,15)
- 2018- Mintxo. Harriet argitaletxea,1.
Itzulpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (ES) 2002- Francisco de Javier. Mensajero argitaletxea,1
- (ES) 2007- Arrupe. Mensajero argitaletxea,1
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Miguel Berzosa. Tebeosfera. (Noiz kontsultatua: 2017-08-13).
- ↑ «Miguel Berzosa Linkedin» linkedin (Noiz kontsultatua: 2019-06-22).