Mikrokirurgia
Itxura
Mikrokirurgia mikroskopioaren eta zehaztasun handiko tresnen laguntzaz egiten den kirurgia mota da. 1920. urtean erabili zen lehen aldiz, belarriaren barnealdeko ebakuntzak egiteko. Mikrokirurgia ohiko kirurgia teknikez nekez egin daitezkeen ebakuntzak egiteko erabiltzen da, urologiako batzuk, begietakoak, burmuineko eta bizkarrezur-muinetakoak besteak beste.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-05-31 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.