Minamata (Kumamoto)
- Artikulu hau hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Minamata (argipena)».
Minamata 水俣市 水俣市 (Minamata-shi) | ||
---|---|---|
Japoniako hiria | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Japonia | |
Uhartea Eskualdea Prefektura | Kyushu Kyushu Kumamoto | |
Izen ofiziala | 水俣市 水俣村 水俣町 | |
Jatorrizko izena | 水俣市 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 32°12′43″N 130°24′32″E / 32.21186°N 130.40875°E | |
Azalera | 162,88 km² | |
Mugakideak | Isa (en) , Izumi (en) , Ashikita (en) , Tsunagi (en) eta Kuma (en) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 23.155 (2021eko martxoaren 1a) −2.256 (2015) | |
Dentsitatea | 159 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1949ko apirilaren 1a, 1889ko apirilaren 1a eta 1912ko abenduaren 1a | |
Ordu eremua | UTC+09:00 | |
http://www.city.minamata.lg.jp/ www.city.minamata.lg.jp |
Minamata (japonieraz: 水俣市 Minamata-shi ) , Kumamoto prefeturaren (Japonia) hegoaldeko mugan kokaturik dagoen hiria da. 1949ko apirilaren 1ean fundatu zuten eta 2014ko erroladren arabera 25.815 biztanle ditu.
Minamata gaitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esparru honetan, merkurio pozoiketa kasu asko agertu ziren hamarkada askoren zehar. Kasu guzti horiei Minamata gaitza izena eman zitzaien eta horregatik da hain ezaguna Kumamotoko Minamata hiria.
2001 urtean, azterketa batek 2 milioi pertsona pozoitu zirela arrain kutsatuak jateagatik adierazi zuen. Era berean, 2.955 pertsonak Minamata gaitza zutela iragarri zuten eta hauetatik 2.265 Yatsushiroko kostan bizitzen egonak ziren. Chisso lantegia hartu zen gertaera honen errudun.
Minamata eko-hiria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilakaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1992an utzitako ondare txarrari buelta eman nahian ingurumenaren eta osasunaren alde neurria eta egitasmoak jarri ziren martxan:
- 1996an Ingurumenaren Foruma egin zen.
- 1997an Minamata Badiaren Segurtasun deklarazioa egin zen eta berriz ere arrantza baimendu zen.
- 1999an Minamatako udalak eta Chisso enpresak ISO 14001 agiria ortu zuten.
- 2001ean Minamata Japoniako lehen Eko-hiria bihurtu zen.
- Japonia eta Asia hego-ekialdean jasangarritasunaren alde egiten diren ekintzak saritzeko ingurumen ariak banatzen dituen zentrua sortu zen Minamatan.
- Negutegi efektua sortzen duten gasak %32an murrizteko asmoa dago 2020rako eta %50ean 2050rako.
Helburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hiriko Hondakin solidoen murrizketa, berrerabilera eta birziklaia bultzatzea.
- ISO agirien zabalkuntza Minamata hirian.
- Eko-denda agiri sistema bultzatzea.
- Jarduera ekonomiko jasangarria lortzea:
- Biomasa energia erabilpena
- Nekazaritza, Basogintza eta Arrantzan ekoizpen segurua
- Industriari konpromiso ekologikoak eskatu.
- Naturaren eta ekologiaren inguruko jarduerak sustatzea.
Hiri seidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) (Japonieraz) Minamatako udalaren webgunea.