Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Mitxel Elortza Exea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mitxel Elortza Exea
Bizitza
JaiotzaGasteiz1988ko abuztuaren 23a (35 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta haur literaturaren idazlea

Instagram: mitxelelortza Edit the value on Wikidata

Mitxel Elortza Exea (Gasteiz, Araba, 1988ko abuztuaren 23a) irakaslea, idazlea, musikaria eta euskararen sustatzailea da. Gaur egun Euskal Eskola Publikoko guraso eta irakaslea da. Euskararen alde lan egin du zenbait gizarte mugimendutan. Arnas Dezagun, (H)itzartu EITB eta Zabalgana Euskara Taldeko partaide da, eta baita Aldatu Gidoia Euskararen alde ekimenaren bultzatzaileetako bat ere.[1] STEILAS sindikatuko afiliatua da.

Musika Irakasle ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitate Publikoan. Urte batzuk geroago Haur Hezkuntzan ere espezializatu zen.[2]

Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan pianoko espezialitateko gradu profesionala du. Bost urtez Arabatxo haur abesbatzen federazioan zenbait abesbatzatako zuzendari gisa aritu zen.

2011ko ekainetik irailera Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren bidez Boliviako San Ignacio de Moxos herriko musika eskolan boluntario lanetan aritu zen.

Irakaskuntzan 10 urte baino gehiagoko esperientzia izan ondoren, Irakurketa Plana burutzen eta irakurketa-idazketaren irakaskuntzan, haur literaturako ipuinak idazten hasi zen.[3]

Youtube-ko bere katean euskal ipuinak, berak konposatutako obrak eta tutorialak argitaratzen ditu. Iralen egindako proiektua ere bertan ikusgai dago: Disney-ko 13 kantaren karaokeak euskaratuta alegia.[4]

ALEA komunikabidean iritzi zutabea idazten du bi hilabetean behin gutxi gorabehera.[5]

Barruan duguna eta Eki, Libe eta urrezko ezkurra ipuinak

Arnas dezagun Plataformako kide[11], ZET Zabalgana euskara elkarteko partaidea[12] eta (H)Itzartu EITB mugimenduko ekintzailea da.[13]

Sariak eta aipamenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aneren Abenturak mahai jokoa

Vitoria-Gasteizko 2023ko Gazte Sortzaileak bekaren irabazleetako bat izan zen. Bekaren bidez “Aneren Abenturak” mahai jokoa sortu zuen.[14]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Berria» Berria 2023-11-20 (Noiz kontsultatua: 2024-07-06).
  2. «Mitxel Elortza - Arabatxo - Arabako Haur Abesbatzen Federazioa» arabatxo.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-02).
  3. Autoreak – amesgile argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2024-07-02).
  4. «Mitxel Elortza - YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-06).
  5. «Mitxel Elortza Exea - Komunitatea - Alea.eus» alea.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-06).
  6. (Gaztelaniaz) «Barruan Duguna - Editorial infantil BABIDI-BÚ» tienda.babidibulibros.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-02).
  7. ««Sendatzen ez duten azalpenak ematen zaizkie haurrei sendagai gisa»» Berria 2024-04-19 (Noiz kontsultatua: 2024-07-06).
  8. (Gaztelaniaz) Domínguez, Eunate F.. (2024-05-02). «“Es importante hablar de la muerte con naturalidad y no disfrazarlo”» Diario de Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2024-07-02).
  9. (Gaztelaniaz) «Autor Mitxel Elortza» Lapetiteplume Editor (Noiz kontsultatua: 2024-07-02).
  10. Eki, Libe eta Urrezko ezkurra – amesgile argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2024-07-06).
  11. «Mitxel Elortza: “Gure proposamena inklusiboa eta anitza da baina, euskara du oinarri orain arte ez bezala.”» EITB 2021-11-29 (Noiz kontsultatua: 2024-07-02).
  12. «Mitxel Elortza Exea – Independentea.eus» independentea.eus 2022-12-31 (Noiz kontsultatua: 2024-07-02).
  13. ««Egiturazko aldaketak behar ditugu, eta ez dira iristen ari»» Berria 2024-05-15 (Noiz kontsultatua: 2024-07-02).
  14. «Hauek dira Gazte Sortzaileak bekaren aurtengo irabazleak - Gasteiz» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]