Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Moïse Tshombe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Moïse Tshombe

5. Kongoko Errepublika Demokratikoko lehen ministro

1964ko uztailaren 10a - 1965eko urriaren 13a
Cyrille Adoula (mul) Itzuli - Kimba Evariste (en) Itzuli
Minister of Foreign Affairs (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaMusumba (en) Itzuli1919ko azaroaren 10a
Herrialdea Kongoko Errepublika Demokratikoa
HeriotzaEl Biar (en) Itzuli1969ko ekainaren 29a (49 urte)
Hobiratze lekuaEtterbeek Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaQ30345051
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaCONAKAT (en) Itzuli
Congolese National Convention (en) Itzuli

IMDB: nm0874977 Find a Grave: 4997 Edit the value on Wikidata

Moïse Kapenda Tshombe (Musumba, Belgikar Kongo, 1919ko azaroaren 10a - Aljeria, 1969ko ekainaren 29a) kongotar politikaria izan zen, Katangako presidentea 1960-1963 bitartean, eta Kongoko Errepublika Demokratikoko lehen ministroa 1964-1965 bitartean.

Familia aristokratiko aberatsean jaio zen. Belgikarren kolonizazioaren denboran negozio-gizon bakarrenetarikoa izan zen. CONAKAT (Katangako Elkarteen Konfederazioa) alderdiaren sortzailea eta buruzagia izan zen. Kongoren independentziari dagokionez, federalismoaren aldeko izan zen, gerora garaile irten ziren Patrice Lumumbaren ikuspegi bateratzailearen aurka. 1960ko ekainaren 30ean Kongoren independentzia aldarrikatu eta hamar egunera, Katanga probintziaren independentzia ezarri zuen, mea-aberastasunak kontrolatzen zituzten europar enpresa ahaltsuen babesarekin. Katangako presidentea zela, mertzenario zuriez baliatu zen aginpideari eusteko, NBEari eta gobernu zentralari aurre eginez. 1963. urtean etsi egin behar izan zuen eta Europara erbesteratu zen.

1964ko uztailean, Joseph Kasa-Vubu lehendakariak gobernu zentraleko lehen ministro izendatu zuen. Politika zentralista eta atzerriko konpainien aldekoa bultzatu zuen, baina 1965. urtean Mobutu Sese Seko jeneralak estatu-kolpea eman ondoren, Espainiara erbesteratu zen. 1967ko uztailean, aginpidea berreskuratzearren europar mertzenario talde bat antolatzen ari zela, hegaldi batean bahitu eta Aljeriara eraman zuten. 1969an hil zen bihotzekoak jota.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Moïse Tshombe Aldatu lotura Wikidatan