Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Monpas lurmuturra

Koordenatuak: 43°20′05″N 1°58′16″W / 43.3347°N 1.9711°W / 43.3347; -1.9711
Wikipedia, Entziklopedia askea
Monpas lurmuturra
Datu orokorrak
Garaiera50 m
Motalurmutur eta penintsula
Geografia
Map
Koordenatuak43°20′05″N 1°58′16″W / 43.3347°N 1.9711°W / 43.3347; -1.9711
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaDonostialdea
UdalerriaDonostia
Ur-gorputzaBizkaiko golkoa

Monpas lurmuturra (Arimen muturra izenarekin ere ezagutzen da) Donostian dagoen lurmuturra, Ulia mendiaren oinetan eta Zurriola hondartzatik gertu. Kostaldetik ekialdera joanda Platako lurmuturra eta Pasaiako badiaren bokalera heltzen da. Bertan kaio-kolonia garrantzitsu bat dago.

Itsas muturretik aurrera begiratuta badirudi arroka hantxe bukatzen dela aurrean dena da itsasoa. Hala ere, harkaitza ez da han bukatzen, ur azpitik jarraitzen du; horren adierazgarri dira uraren gainetik bistaratzen diren arroka zatiak. Horrekin batera haizea da protagonista nagusia muturrean, kontuz jaistea garrantzitsua da haize bolada handia datorrenean oreka galtzea arriskutsua izan daiteke eta. Europako Batasunak babestutako eremu naturala da Uliako itsasertza, Saguesetik San Pedrora bitarte. Hala ere, Hainbat mehatxu jaso ditu. Hasteko, Sagues ondoko itsaslabarrean kirol portua egin nahi zuten. Ondoren, 2005 eta 2007 urte bitartean Sagues eta Monpas batzeko pasarela bat egiteko egitasmoa ere egon zen. Proiektu horiek bertan behera geratu zirenez eremu honek mantentzen du bere balio natural aberatsa eta haizea eta itsasoa dira nagusi Arimen muturra moduan ezagutzen den lurmuturrean.[1][2]

Donostiako alkate Odon Elorzak 2014an proiektu bat aurkeztu zuen Zurriolako hondartzatik Monpaseraino pasarela bat eraikitzeko. Proposamena oso kritikatua izan zen, Europak onartuta duen gune babestu hori ez baitzuen errespetatzen.[3] Hala ere, hura eraikitzeko proiektua Espainiako Estatuko 2018ko aurrekontuan sartzeko eskatu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Aldalur, Malen. (2017-12-15). «Bertan galtzea merezi du» Irutxuloko Hitza (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  2. Ulia auzo-elkartea. (2017). «Marko Sierraren Hitzaldia: Uliako itsas-labarrak eta mintegietako parkea // Charla: acantilados y parque de Viveros de Ulía» Uliako auzo-elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
  3. Ulia auzo-elkartea. (2014). «Alegazioak Monpaseko pasarelari» Uliako auzo-elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-08-26).
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]