Mora (fonologia)
Itxura
Mora fonologian erabiltzen den soinu unitate bat da, hizkuntza batzuetan pisu silabikoa zehazten duena; segmentuaren gainetik eta silabaren azpitik dagoen unitatea da, eta japonieraz oinarrizko unitate erritmikoa da.[1] Izena latinezko hitzetik dator, zeinak «luzamendua» izendatzen baitu, grezierazko χρόνος (khronos) hitza itzultzeko metrikan ematen zaion zentzuan.[2] Latinezko prosodian, hain zuzen ere, erritmoa neurtzeko unitate minimoa zen mora, silaba labur bati dagokiona.[3] Pisu silabikoak garrantzirik ez duen hizkuntzetan, mora kontzeptua silaba kontzeptuarekin nahasten da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Japonieraz) Kuwamoto, Yūji. (2010). ワカモノ コトバ フシギ ノ ヒミツ / Wakamono kotoba fushigi no himitsu. Akita: 秋田魁新報社 ISBN 978-4870202955. OCLC .1073615562.
- ↑ (Frantsesez) «More : Étymologie de more» www.cnrtl.fr (Centre National de Ressources Textuelles et Lexicales) (Noiz kontsultatua: 2024-08-23).
- ↑ (Frantsesez) «More : Définition de more» www.cnrtl.fr (Centre National de Ressources Textuelles et Lexicales) (Noiz kontsultatua: 2024-08-23).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Ewen, Colin J; Harry van der, Hulst. (2010). The phonological structure of words : an introduction. Cambridge: Cambridge University Press ISBN 978-0521350198. OCLC .918191483.