Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Morsø

Koordenatuak: 56°47′24″N 8°44′43″E / 56.79°N 8.7453°E / 56.79; 8.7453
Wikipedia, Entziklopedia askea
Morsø

Morsøko paisaia.
Geografia
KokapenaLimfjord
Azalera368 km2
Politika
Herrialdea Danimarka
EskualdeaIpar Jutlandia
Hiri populatuenaNykøbing Mors
Hiri populatuenaren biztanleria9.198 bizt.
Gizartea
Biztanleria21.800
Dentsitatea58.2 bizt./km²


Morsø edo Mors Danimarkako Iparraldeko Jutlandiako eskualdean dagoen uhartea da, bai eta izen bereko udalerria ere. Limfjord barnean kokaturiko uhartea da eta herri nagusia Nykøbing Mors da.

Diatomita jalkinez osaturiko uhartea da, bertako hizkuntzan moler esaten zaiona. Moler museoa dago bertan, uhartearen historia geologikoa, daniarren bilakaera eta fosil ugari dauzka erakusgai.

Nykøbing Mors da udalerriko eta uharteko hiriburua. 1299an jaso zuen hiri titulua eta gaur egun 9.198 (2011) biztanle ditu.

Bi zubi handik elkartzen dute Vendsyssel-Thy uhartea eta Jutlandia penintsularekin, 382 metro luzen den Vilsundbro iparralderantz eta 1717 metrotako luzera duen Sallingsund hegoalderantz. Trena eta ferry sistema ere baditu.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Jesperhus lorategiak: Milioi bat landare espezietik gora ditu. Hauetaz gain tximeleta biltegia, akuariuma, hegaztitegia eta terrarioa ere baditu.
  • Moler museoa: Fosil bilduma itzela dauka.
  • Hanklit: 30 metroko garaiera duen itsaslabarra.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]