Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Nós Diario

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nós Diario
Motainformazio orokorra
Fitxa teknikoa
Hizkuntzagaliziera
Argitaratze lekuaSantiago de Compostela
ArgitaletxeaSermos Galiza SA
Banaketa
Banatze-eremuaGalizia
Maiztasunaegunkaria
Salneurria1,50 Euro
Historia
Ideologiagaliziar nazionalismoa
ZuzendariaMaria Obelleiro
ErredaktoreakXesús Manuel Piñeiro, Daniel Salgado, Alberte Mera, Xosé Fandiño

https://www.nosdiario.gal/
Facebook: NosDiarioGZ Twitter: NosDiario Instagram: nosdiario Youtube: UCSnk3GAeQ5JxJVXeYKT0OOQ Edit the value on Wikidata

Nós Diario Santiago de Compostelan argitaratzen den egunkari galiziarra da, Sermos Galiza digitalaren ondorengoa, 2020ko urtarrilaren 2an lehenbizikoz kaleratu zena [1]. Gaur egun (2020an) galizieraz argitaratzen den egunkari bakarra da.

Maria Obelleiro kazetariak zuzentzen du [2].

Bere aurrekari hurbilena Galicia Hoxe egunkaria izan zen, 2011an desagertutakoa.

Egunkari berriaren bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko, Sermos Galizak kanpaina bat jarri zuen abian, 2018. urtearen bukaeran 3.000 harpidedun eskuratzeko [3]. Urtebete atzeratu zen 3.000 bazkideen lorpen hori.

Nós Diarioko zuzendaria den Maria Obelleirok igandero zutabe bat idazten du berria egunkarian Vicent Partal eta Martxelo Otamendirekin Zuzendarien Galeusca atalean. Hiru zutabe horiek Vilaweb-en eta Nos Diario-n ere argitaratzen dira, katalanez (Galeusca de directors) eta galizieraz, hurrenez hurren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]