Natalie Imbruglia
Natalie Imbruglia | |
---|---|
(2015) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Sydney, 1975eko otsailaren 4a (49 urte) |
Herrialdea | Australia Erresuma Batua |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Daniel Johns (2003 - 2008) |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, kantugilea, aktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea, modeloa eta estudioko musikaria |
Altuera | 1,60 metro |
Genero artistikoa | pop musika pop rock adult contemporary musika |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | RCA Records Island Records |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Liberal Party of Australia (en) |
natalieimbruglia.com | |
|
Natalie Jane Imbruglia (Sydney, Australia, 1975eko otsailaren 4a) australiar abeslari, aktore eta modeloa da[1]. Hainbat sari eskuratu ditu musika munduan eta Grammy sarietarako hiru izendapen ere izan ditu. Australiar eta britainiar nazionalitateak ditu[2].
1990. hamarkadan mundu mailako arrakasta lortu zuen "Torn" abestiarekin eta diskoaren 7 milioi kopia saldu zituen. Filme batzuk ere egin ditu, Johnny English (2003) adibidez. Gaur egun diskoak egiten jarraitzen du, azkenengoa 2021ekoa du, Firebird. Horretaz gain hainbat ongintza elkarterekin dihardu lanean[3].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorria eta gaztaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita Siziliatik australiara joan zen 5 urte baino ez zituela eta amak arbaso irlandarrak eta ingelesak zituen[4]. Natalie hauen semealabetan bigarrena da. Laura ahizpa gaztea ere kantautorea da. Natalie 1975 urtean jaio zen Sydneyn eta gaztaroa iparralderago dagoen Berkeley Valen igaro bazuen ere 15 urte zituela Sydneyra itzuli zen familia[4].
Balleta, klakea eta Eskoziako Highlandetako dantza ikasi zituen dantzari ibilbidea egiteko helburuarekin, baina Australiako telebistetan Coca-Colaren iragarki batean azaldu zen eta 16 urterekin aktore ibilbideari ekin zion. Australian arrakasta handia izan zuen Neighbours telesailean Beth Brennan-en papera egin zuen[1][5].
Torn
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi denboraldi egin zituen Neighbours telesailean eta 1994an Londresera joan zen. Bertan Anne Barret ezagutu zuen eta Natalieren managerra bihurtu zen[4]. Barretek lau abestitako "demo" bat grabatzera animatu zuen, tartean bazen Ednaswap talde estatubatuarraren "Torn" abestiaren bertsioa[6], eta abestiak eta bideoklipak mundu mailako arrakasta lortu zuen, munduko zerrenda gehienetan lehen postuak eskuratuz. Australian 1998an egin zen ikerketa baten arabera herrialdeko irratietan 1990tik gehien jarri zen abestia izan zen, egunero 75 aldiz batazbeste. Errekorren Guinness Liburuaren 2004ko edizioan horrela agertzen da[7].
Imbrugliaren lehen diskoa, Left of the Middle 1997ko abenduaren 8an atera zen, "Torn" abestia barnean zuela. Hiru aste bete orduko platinozko diskoa izan zen Erresuma Batuan. 7 milioi kopiatik gora saldu dira[1][8] eta emakumezko baten lehen diskoak lortu duen salmenta kopururik handiena da, oraindik ere. Artista berrien MTV Saria eskuratu zuen 1998an eta Grammy Sarietan hiru izendapen izan zituen 1999an. Lehen disko honetan arrakasta handiko abestiak "Big Mistake", "Wishing I was there" eta "Smoke" izan ziren, aipaturiko "Torn"-etaz gain. Europa, Estatu Batuak, Japon eta Australian zehar kontzertuen bira erraldoia egin zuen[4].
2000. hamarkada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru urtetan abesti berriak konposatzen ibili ondoren White Lilies Island bigarren diskoa atera zuen. Windsor herrian bizi izan zen tokiaren izena eman zion. Aurreneko singlea That Day abestia izan zen eta ez zuen esperotako arrakastarik lortu, "Wrong Impression" abestiak ordea bai. Milioi bat kopia saldu zituen arren aurreneko diskaren zenbakietatik urruti gelditu zen. 2003an Johnny English umorezko filmean Rowan Atkinsonekin batera aktore protagonistaren papera egin zuen[9]. Film honen harira Bond musikala egin zen eta Imbrugliak "cameo"-ak egin zituen bertan.
Hirugarren diskoa 2003ko azaroan ateratzeko asmoa zuen baina bere diskoetxea zen SONY-k ez zuen egoki ikusi eta elkarrekin zuten kontratua haustea erabaki zuen. Brightside Recordings diskoetxearekin sinatu eta 2005eko apirilean Counting Down the Days diskoa plazaratu zen, Natalie Imbrugliaren hirugarrena. Lehenengo singlea zen "Shiver" abestia 2005ean Erresuma Batuko zerrendetan zortzigarren postura iritsi zen[10], eta "Torn" abestiaren ondoren zerrendetan aste gehien egin zuen Imbrugliaren abestia izan zen, bai eta 2005ean gehien entzun zen abestia ere[11]. Erresuma Batuan urteko ehun diskosalduenen artean egon zen, 204.877 ale saldu baitzutuen[12]. Diskoari izena ematen dion "Counting Down the Days" abestia ere arrakastatsua izan zen. Europan zehar bigarren kontzertu bira bat egin zuen diskoa aurkeztuz.
2007an Imbrugliaren 10 urtetako bilduma atera zuen diskoetxeak[13].
2009 urtean bere diskoetxea sortu zuen, Malabar Records. Honekin atera zuen Come to Life diskoa, bere ibilbideko laugarrena. Hainbat abesti Coldplay taldeko Chris Martinekin elkarlanean egin zituen[14]. Disko honek ordea ez zuen esperotako arrakastarik lortu. Urte berean bigarren filme batean hartu zuen parte, Closed for winter. Australiako Adelaide hirian grabaturiko drama bat izan zen. Australian arrakasta izan zuen, ez zen ordea nazioartera zabaldu[15].
2010. hamarkada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Come to Life diskoaren arrakasta eskasak eraginda sei urtetako etenaldia izan zuen musikaren munduan eta aktore lanari ekin zion. Horretarako Los Angelesera aldatu zen[6] eta Ivana Chubbuck coacha kontratau zuen[16]. 2013 eta 2015 artean hiru filma berri egin zituen, Underdogs, Among ravens eta Little Loopers, arrakasta handirik gabe ordea[17]. 2010 urtean Australiako The X Factor talent showeko bigarren denboraldiko epailea izan zen. Nesken taldeko gidaria izan zen eta bere taldeko Sally Chatfield bigarren postuan gelditu zen finalean[18]. Urte berean Erresuma Batuko edizioko epaile gonbidatua izan zen.
2014ko apirilean antzerkian egin zuen debuta Bath hiriko Errege Antzokian. Things We Do For Love izena zuen antzezlanak[19].
Musikari dagokionez 2014ko abenduaren 3an Sony Masterworks diskoetxearekin sinatu eta 2015eko uztailaren 31n Male diskoa atera zuen[20], bere ibilbideko bosgarrena. Abesti ezagunena "Instant Crush" izan zen[21]. Diskoa ezagutarazteko 2017ko udaberrian Europan zehar kontzertuen bira egin zuen, kontinenteko hiri nagusietan jo zuen, baina gehienbat ekialdeko eta erdialdeko herrialdeetan[22]. Erresuma Batuan beste bira bat egin zuen ondoren.
2020. hamarkada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018. urtearen amaieran iragarri zuen 2019an disko berria grabatzen hasiko zela[23]. 2020an ateratzekoa zena atzeratu egin zen, hala ere teknologiarekin esperimentatzeko eta emaitza disko berrian txertatzeko musika estudioa sortu zuen bere etxean[24]. 2021eko ekainaren 18an "Build it better" singlea atera zuen eta irailean argitaratu zuen Firebird diskoa[25].
Bitxikeria gisa aipa daiteke 2022ko otsailean Erresuma Batuko The Masked Singer abesti lehiaketa irabazi izana Panda pertsonaiaz mozorrotuta[26].
Modelo ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2004an historiako seigarren emakume "naturalki" ederrena aukeratua izan zenetik[27] kosmetiko enpresa ugariren irudia izan da, L'Oréal markarena bereziki (2002 eta 2006 artean).
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Natalie ez da familiako musikari bakarra, Laura ahizpa gaztea ere kantautorea da[28].
1990. hamarkadan David Schwimmer aktore estatubatuarrarekin izan zuen harremana[29]. 1999an Daniel Johns musikari australiarra ezagutu zuen Londresen egindako kontzertu batean eta 2003an ezkondu ziren[30]. Natalie Imbruglia ordea Londresen bizi zen eta Johns aldiz Australian eta distantziazko harreman horren inguruan idatzi zuen "Counting Down the Days" abestia[30]. Egoerak behartuta 2008an dibortziatu egin ziren[31].
2013an britainiar naziotasuna eskuratu zuen Imbrugliak[2].
2019an semea izan zuela iragarri zuen, Max Valentine Imbruglia izena eman zion. In vitro ernalketa bidez izan zuen, emaile anonimo baten hazia erabili zuen[32].
Filantropia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat ongintza elkarteren laguntzaile eta partaidea da.
- Virgin Unite fundazioko enbaxadorea da[33]. Pobreziaren aurkako eta fistula obstetrikoa sendatzeko kanpainetan hartu du parte.
- Amnistia Internazionalaren 2016ko iragarkian hartu zuen parte.
- Bularreko minbiziaren inguruko kanpainetan parte hartu zuen 2008 urtean.
- Oxfamen 2009ko kanpainan modelo gisa hartu zuen parte.
- Sarritan hitzegin du depresio-nahasmenduaz, arazoa kontutan hartua izan dadin[34].
Musika ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Left of the Middle (1997)
- White Lilies Island (2001)
- Counting Down the Days (2005)
- Glorious: The Singles 97-07 (2007) - bilduma diskoa
- Come to Life (2009)
- Male (2015)
- Firebird (2021)
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- MTV sariak:
- 1998: "Torn" abestiarengatik, abesti onenaren eta bideoklip onenaren sariak
- ARIA sariak:[35][35]
- 1998: "Torn" abestiarengatik, urteko single onena, Australiako single salduena eta debutari onenaren sariak.
- 1998: Left of the Middle diskoarengatik, emakumezko artista onena, Australiako talentu berri onena eta debuteko disko onenaren sariak.
- 1999: Left of the Middle diskoarengatik, emakumezko artistarik onena eta lorpe artistiko handienaren sariak
- Billboard sariak:
- Top40-ko abesti onenaren saria.
- Brit sariak:
- 1999: Left of the Middle diskoarengatik, nazioarteko debutari onenaren eta nazioarteko emakumezko bakarlari onenaren sariak.
- IFPI:
- 2000: Left of the Middle diskoarengatik, platinozko diskoa, 2 milioi kopiatik gora saltzeagatik.
- Silver Clef sariak:
- 2002: Nazioarteko artista onenaren saria.
- PPL sariak:
- 2005: "Shiver" abestiarengatik, gehien entzundako abestiaren saria.
Aktore ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filmea | Papera | Herrialdea |
---|---|---|---|
2003 | Johnny English[9] | Lorna Campbell (protagonista) |
Erresuma Batua |
2009 | Closed for Winter[36] | Elise Silverston (protagonista) |
Australia |
2013 | Underdogs | Lorna Campbell | AEB-Australia |
2014 | Among Ravens[1] | Madison | |
2015 | Little Loopers | Kristen Wright |
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filmea | Papera | Herrialdea | Oharrak |
---|---|---|---|---|
1992-1994 | Neighbours | Beth Brennan | Australia | Bi denboraldi |
1997 | Law of the Land | Faye Watson | Australia | kapitulu bat |
1998 | Saturday Night Live | Bere burua | AEB | |
2002 | Legend of the Lost Tribe | Koala | AEB | Animaziozko filmean ahotsa |
2009 | In Memory of Maia | Bere burua | Errumania | |
2010 | The X Factor[20] | Bere burua | Erresuma Batua | Epaile gonbidatua |
2010 | The X Factor[18] | Bere burua | Australia | Epailea |
2016 | First Contact[37] | Bere burua | Australia | Australiako celebritiak indegenekin elkartzen zituen programa |
2018 | Who Do You Think You Are? | Bere burua | Australia | |
2022 | The Masked Singer [26] | Panda | Erresuma Batua | irabazlea |
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filmea | Papera | Antzokia |
---|---|---|---|
2014 | Things We Do For Love | Nikki | Batheko Errege Antzokia |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d (Ingelesez) «Happy Birthday: Natalie Imbruglia, 38» The Times 2013-02-04 ISSN 0140-0460. (Noiz kontsultatua: 2019-01-12).
- ↑ a b (Ingelesez) «Natalie Imbruglia - 30 Things You Need to Know About Nat» Who (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
- ↑ (Ingelesez) «Natalie Imbruglia: Charity Work & Causes» Look to the Stars (Noiz kontsultatua: 2022-01-10).
- ↑ a b c d «Natalie Imbruglia | Video, musica e news | MTV Italia» www.mtv.it (Noiz kontsultatua: 2019-01-12).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) «Natalie Imbruglia: Torn no longer» The Independent 2005-04-01 (Noiz kontsultatua: 2019-01-12).
- ↑ a b (Ingelesez) Rees, Jasper. (2014-03-27). Natalie Imbruglia interview: from pop charts to Ayckbourn. ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2019-01-12).
- ↑ Roberts, David. (2004). Guinness Book of British Hit Singles & Albums. Guinness World Records Ltd 17th edition, 267 or. ISBN 0-85112-199-3..
- ↑ (Ingelesez) Inc, Nielsen Business Media. (2002-01-19). Billboard. Nielsen Business Media, Inc. (Noiz kontsultatua: 2019-01-12).
- ↑ a b «Johnny English (2003) - Box Office Mojo» www.boxofficemojo.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-12).
- ↑ (Ingelesez) «Official Singles Chart Top 100 | Official Charts Company» www.officialcharts.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-16).
- ↑ «This week's sales analysis | News | Music Week» www.musicweek.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-12).
- ↑ «This week's sales analysis | News | Music Week» www.musicweek.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Natalie Imbruglia - Glorious: The Singles 97-07» Discogs (Noiz kontsultatua: 2022-01-16).
- ↑ (Ingelesez) Clark, Gary. (2009-07-14). «Coming soonish "Want" first single from new Natalie Imbruglia album. Written by Nat, me, Kat Kourtney,Chris Martin. Yep, THE Chris Martin.» @GaryClarkMusic (Noiz kontsultatua: 2019-01-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Closed for Winter (2009). (Noiz kontsultatua: 2022-01-16).
- ↑ Natalie Imbruglia is being trained by acclaimed acting coach Ivana Chubbuck in bid to return to movies. Herald Sun.
- ↑ (Ingelesez) «Imbruglia to return to acting» www.heraldsun.com.au 2011-12-18 (Noiz kontsultatua: 2019-01-12).
- ↑ a b «The X Factor to try on a new Natalie» www.news.com.au (Noiz kontsultatua: 2019-01-12).
- ↑ «Things We Do For Love, Theatre Royal Bath, review: laughter and pain» www.telegraph.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-01-10).
- ↑ a b (Ingelesez) Watson, Shane. (2015-05-27). «The return of Natalie Imbruglia» Red Online (Noiz kontsultatua: 2019-01-12).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) Arnold, Chuck. (2015-07-31). «Natalie Imbruglia Takes on the Boys With a Feminine Twist on ‘Male’: Album Review» Billboard (Noiz kontsultatua: 2022-01-10).
- ↑ «https://twitter.com/natimbruglia/status/829994465859354624» Twitter (Noiz kontsultatua: 2022-01-10).
- ↑ «natalie_imbruglia (@natalie_imbruglia) on Instagram | Ghostarchive» ghostarchive.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
- ↑ (Ingelesez) «Natalie Imbruglia's new album will be released next year» NME 2020-05-22 (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
- ↑ (Ingelesez) Firebird by Natalie Imbruglia. 2021-09-24 (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
- ↑ a b (Ingelesez) «Natalie Imbruglia wins Masked Singer as she’s revealed as Panda» The Independent 2022-02-13 (Noiz kontsultatua: 2022-02-15).
- ↑ (Ingelesez) Audrey Hepburn tops beauty poll. 2004-05-31 (Noiz kontsultatua: 2019-01-12).
- ↑ (Ingelesez) Laura Imbruglia – Fourth album "Scared Of You" out now. (Noiz kontsultatua: 2022-01-16).
- ↑ (Ingelesez) Watson, Shane. (2015-05-27). «The return of Natalie Imbruglia» Red Online (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
- ↑ a b Adams, Cameron. (2008-01-03). «Johns and Imbruglia split» Herald Sun (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
- ↑ (Ingelesez) Metrowebukmetro. (2008-01-04). «Natalie splits from husband» Metro (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
- ↑ (Ingelesez) «Natalie Imbruglia announces birth of her first child» The Independent 2019-10-09 (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
- ↑ (Ingelesez) Affairs, United Nations Department of Economic and Social; Coordination, United Nations Office for ECOSOC Support and. (2009). Achieving the Global Public Health Agenda: Dialogues at the Economic and Social Council. United Nations Publications ISBN 9789211045963. (Noiz kontsultatua: 2019-01-12).
- ↑ «Natalie Imbruglia» web.archive.org 2014-07-25 (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
- ↑ a b «Aria Awards» www.ariaawards.com.au (Noiz kontsultatua: 2019-01-12).
- ↑ (Ingelesez) reviewer, Sandra Hall. (2009-04-17). «Review - Closed For Winter» The Sydney Morning Herald (Noiz kontsultatua: 2019-01-12).
- ↑ «First Contact review: David Oldfield's verdict on 'Stone Age' culture» web.archive.org 2016-11-29 (Noiz kontsultatua: 2019-01-12).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Natalie Imbrugliaren webgune ofiziala (Ingelesez)
- Natalie Imbrugliaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)