Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

National Geographic (aldizkaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
National Geographic (aldizkaria)
Motaaldizkari zientifiko eta aldizkari
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia1888
Hizkuntzaingeles, italiera eta Indonesiera
Argitaratze lekuaWashington
ArgitaletxeaNational Geographic Society
Gai nagusiageografia, fotokazetaritza, geografia sozial eta Historia natural
Banaketa
Ekoizpen osoa4.336.711 (2011)
Maiztasuna1 hilabete
Identifikadoreak
ISSN0027-9358, 1044-6613, 1931-1524 eta 1939-9235

nationalgeographic.com… eta nationalgeographic.grid.id
Facebook: NGM Twitter: NatGeoMag Instagram: natgeo Edit the value on Wikidata
Machu Picchu, National Geographic-ek bultzatuta aurkitua.

National Geographic (lehenago The National Geographic Magazine, batzuetan NAT GEO gisa laburtuta[1]) Ameriketako Estatu Batuetako aldizkari bat da, National Geographic Partners enpresak argitaratua[2]. 2015era arte, aldizkariaren jabetza eta kudeaketa National Geographic Societyrena zen osorik. Aldizkaria 1888an sortu zen aldizkari akademiko gisa, sozietatea sortu eta bederatzi hilabetera, baina, gaur egun, kultura orokorreko aldizkaria da. 1905ean hasi zen argazkiak sartzen, eta oso ezaguna egin zen estilo horretan. Koloretako lehen argazkiak 1910eko hamarkadan agertu ziren. Gerra Hotzaren garaian, aldizkariak Altzairuzko Oihaletik haratago dauden herrialdeetako geografia fisiko eta giza geografiaren ikuspegi orekatua aurkezteko konpromisoa hartu zuen. Gerora, aldizkariak ingurumenari buruzko kontuak plazaratu zituen.

Erreportajeetako gaiak geografia, historia, natura, zientzia eta munduko kultura izan ohi dira. Itxura bereizgarriagatik da ezaguna aldizkaria: formatu distiratsu lodia, ertz laukizuzen hori distiratsuarekin. Harpidetzek National Geographic Mapsen gehigarri kartografikoak dituzte, eta eskuragarri dago ohiko edizio inprimatuan eta lineako edizio interaktiboan.

Beste hizkuntza batzuetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko aldizkaria ingelesez argitaratzen badute ere, gaur egun ia beste 40 hizkuntzatan ere kaleratzen dute, besteak beste gaztelaniaz (1997tik) eta frantsesez (1999tik).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Brandfolder. «Brandfolder: National Geographic Interview» Brandfolder (Noiz kontsultatua: 2024-10-05).
  2. (Ingelesez) «National Geographic Magazine | Exploration, Photography, Conservation | Britannica» www.britannica.com 2024-09-26 (Noiz kontsultatua: 2024-10-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]