Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Naturalismo (artea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Emile Zola, naturalismoaren sortzaile eta ordezkari nagusia.

Naturalismoa artearen helburua izadia aztertzea dela aldezten duen doktrina da. Horren arabera, artistak ingurua xehetasunez aztertu eta aditzera eman behar du. Ez ditu ezkutuko errealitateak bilatu behar, ezta izadian gertatzen dena epaitu behar ere. Alor askotan izan ditu naturalismoak jarraitzaileak, literaturan batez ere. XIX. mendeko errealismoaren eskolak dira naturalistak. Gustave Flaubert, Emile Zola eta Guy de Maupassant dira, besteren artean, idazle naturalista aipagarriak.

Naturalismoa XIX. mendearen amaieran sortu zen korronte literario, filosofiko eta artistikoa da.[1]

Errealismoa Erromantizismoaren irudikapen estilizatu eta idealizatuei erantzuteko sortu zen.[2] Naturalismoa errealismoaren muturreko adierazpen bat bezala kontsideratzen da,[1] Errealismoaren eboluzio bat hain zuzen ere. Izan ere, artista errealista gehienenek korronte materialista horretara eboluzionatu zuten. Beste batzuk, aldiz, bere pertsonaien psikologia deskribatzera bideratu zuten beraien lana, eleberri psikologikoa sortuz.[2]

Pinturan, naturalismoan nekazari eta langileen gaiak gailentzen ziren, errealismoan, berriz, gai historikoak. Bizitzaren ikuspuntu Darwinianoa eta naturaren indarren aurkako gizakien esfortzu hutsalak ziren Naturalismoaren oinarriak. [2]

Naturalismo eta errealismoaren arteko ezberdintasunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta errealitatea den moduan islatzeko garaian Errealismoa eta naturalismoa antzekoak izan, ezberdintasunak daude beraien artean. Literaturan Errealismoa deskriptiboagoa da eta burgesiaren interesak islatzen ditu. Naturalismoak, aldiz, bere deskribapena Klase baxuetara zabaltzen du. Modu materialista eta mekanizista batean arazo sozialen erroa azaltzen saiatzen da eta aldi berean kritika sozial sakon bat egiten du. Errealismoa indibidualismo Burgesaren erretratua baikorra eta askea den bitartean, Naturalismoa ezkorra eta ateoa da determinismoagatik, zeinak baieztatzen baitu ezinezkoa dela gure bizitza gidatzen duten baldintza sozialetatik ihes egitea.[2]

Pinturan, artista errealistek beraien errutinak aurrera eramaten duten pertsona arruntak irudikatzea zuten xede. Pintore naturalistei, berriz, ez zitzaien kezkatzen hainbeste pinturaren edukia. Aitzitik, nola margotzen zuten zen beraien kezka nagusia, ahal ziren xehetasun errealista gehien erabiliz. Gainera, pintura errealista askok bere garaiko politika edo arazo sozialei buruzko iruzkin bat egiten zuten. Margolan Naturalistek, aldiz, batez ere landa eremuko eta kanpo eszenen irudikapenean arreta jartzen zuten.[3]

Naturalismoa literaturan[2]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naturalismoak errealitatea aspektu guztietan, gorenenak zein arruntenak, objektibitate osoz irudikatzen duen estilo artistikoa izan zen. Emile Zola izan zen bere ordezkari esanguratsuena. Naturalismoaren helburua giza portaeren zergatiak azaltzea zen. Naturalismoaren baitan kokatzen ziren idazleek bizitza ingurune sozialaren deskribapenaren bitartez eta gizakiaren jokabideen legeak deskubrituz interpretatu nahi zuten. Korronte hau Parisen sortu zen eta Emile Zola izan zen sortzailea. Zola izan zen mugimenduaren idazlerik aipagarriena Gustave Flaubertekin batera. Lehenengoaren obretan Pariseko ingurune soziala modu gordin eta errealistan deskribatzen da.

Idatzi gehienetan giza izaera hiru faktoreengatik baldintzatu dagoela irudikatu nahi du:

-Herentzia genetikoa

Tara sozialak(Alkoholismoa, Prostituzioa, pobrezia, indarkeria)

-Indibiduoaren ingurune sozial eta materiala.Hau da filosofian determinismo bezala ezagutzen dena. Naturalismoaren beste ezaugarri garrantzitsu bat gizartearen egiturari, ideologiei eta bidegabekeria ekonomikoei egin nahi dien kritika dokumental eta zientifikoa da. Bertan aurkitzen du giza tragedien erroa.

-Determinismo positibista bizi-ordena goren gisa, maiz fatalismo deterministan bihurtuta. Naturalismoak gizakia borondate askerik gabe aurkezten du, herentzia genetikoak eta bizi den inguruneak erabat baldintzatuta.

- Fisiologia pertsonaien portaeraren motor gisa

- Antiklerikalismo erradikala

-Satira eta denuntzia soziala. Eleberri naturalistak ez du balio denbora pasatzeko. Arazo sozialen estudio serio eta zehatza egiten du. Saiatzen da aurkitzen eta azaltzen arazo sozial horien arrazoiak era dokumental batean.

-Literatura borrokarako arma filosofiko, politiko eta soziala bezala ikusten da.

-Ezkortasuna

-Itsusitasuna eta ikaragarritasuna nazkagarri gisa. Eleberrigile naturalistak ez ditu saihesten bizitzaren egoera gordin eta desatseginenak.

-Jarrera sexualen inguruko gaien agerpena. Jarrera sexual hauek gaixotasun soziala, zikinkeria eta lizunkeriaren isla dira. Askotan eleberrigile naturalistak prostituzioaren gaia erabiltzen du tragedia indibiduala eta gaitz soziala irudikatzeko.

Idazle esanguratsuak[1]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naturalismo Frantzesaren idazle esanguratsuena da. Bere lana XX. Mendeko eleberrian influentzia nabarmena izan zuen. Bere estiloa zehaztasuna eta egiatasunagatik nabarmentzen da. Hasi zen poesian eta gero foiletin txikiekin jarraitu zuen, baina azkenean eleberrian jarri zuen indarra. Bere lanen artean azpimarratzekoak dira: Les Rougon-Macquart (1871-1893) Thérèse Raquin (1867), Naná (1880) eta Germinal (1885).

Eskola naturalistaren ordezkari bat da. Gustave Flaubertengatik influentziatua izan zen. Bere bizitza laburrean ipuina izan zen bereziki jorratu zuen generoa. 100 ipuin baino gehiago idatzi zituen eta eleberria ere jorratu zuen. Bere lan aipagarrienen artean: Bola de Sebo (1880) eta Una vida (1883).

Idazle eta poeta Ingelesa. Britaniar naturalismoaren ordezkari esanguratsuenetarikoa da. Bere lehenengo eleberriak erromantizismo kutsua dute, baina geroago egin zituen eleberriak ezkorrak, existentzialismoa eta determinismoagatik influentziatuak dira. Aipatzekoak dira: Tess D´Urbevilles (1891), Jude el Oscuro (1895) eta El regreso del nativo (1898).

Klase altuko familiakoa, bere Garaiarako emakumeentzako ezohikoa zen irakaskuntza zehatza eta kultura literarioa jaso zuen. Bere maila sozialerako ezohikoak ziren lanak idatzi zituen. Horren adibide da La tribuna(1882), proletarioari buruzko eleberri bat. Bere sorkuntza literarioan azpimarratzekoak dira Los pazos de Ulloa(1886) eleberria eta Madre naturaleza(1887).

Espainiar naturalismoaren ordezkari nagusia da. Balzac eta Zolaren lanengatik influentziatua izan zen. Bere eleberrien artan aipatzekoak dira: Arroz y tartana (1894), La barraca (1898), Cañas y barro (1902) eta Los cuatro jinetes del Apocalipsis (1916).

AEBetako naturalismoaren ordezkaria da. Klase baxuko familia batean jaiotako eleberrigile eta kazetaria izan zen. Bere eleberrietan pertsonaiak pobrezian edo egoera marginaletan murgilduta daude, zeinetatik ateratzen saiatzen dira. Amets Amerikanoarekiko kritikoa zen. Beraien lanen artean aipagarrienak: Jennie Gerhardt (1912), El financiero (1913), El titán (1914) eta Una tragedia americana (1925).

Naturalismo estatubatuarraren ordezkari nagusienen artean dago. Parisen bizi izan zen eta Zolaren influentzia jaso zuen. Korronte naturalista AEBetan esarri zuten artisten artean dago. Bere lan esanguratsuenak McTeague (1899), The Octopus: A California Story (1901) eta The Pit (1903).

Naturalismoa pinturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte plastikoek, eta bereziki pinturak, literatura garaikidearen eragin handia izan zuen. Zentzu horretan, margolariek errealitatea ahalik eta modu naturalenean errepikatu nahi zuten, edozein epai moral mota baztertuz.

-Edozein epai moralen bazterketa. Margolari hauentzat garrantzitsuena errealitatea modu objektiboan erakustea da, naturaltasunez eta epaiketa moralik Gabe. Hau da, helburua ez da salatzea, baizik eta irudikatzea ikusten dena.

- Xehetasunak funtsezkoak dira errealitatea autentikoki eta distortsiorik Gabe erakusteko.

-Margolari hauk askotan naturarekin erlazionaturiko eremuak erabiltzen dituzte beraien gaiak irudikatzeko.

Margolari esanguratsuenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolari errealista Frantzesa, naturalisten artean ezaguna egin zen. Errealismoaren ikuspuntu kritikoaren kontra lerrokatu zen. Bere obra naturalista esanguratsuena El Ángelus da.

Errusian jaiotako margolari eta eskultore hau bere bizitzaren parte gehiena Frantzian pasatu zuen. Bere sorkuntzetan eszena Urbanoak irudikatzen ditu eta xehetasunekiko arreta berezia jartzen du.

John James Estatu Batuetako nazionalitatea zuen margolari eta ornitologo Frantzesa izan zen. Hegazti amerikar ugari margotu eta dokumentatu zituen. “The birds of America” (1827-1839) liburua ondu zuen. Bertan Ipar Amerikako hegaztien irudiak agertzen dira eta lan ornitologiko aipagarria izan zen.

Marianne North(1830-1890) Margolari eta naturalista ingelesa izan zen. Bere obra artistikoki baloratua izateaz aparte zientifikoki ere baloratua da. Bere lanen artean aipatzekoak dira landareak eta paisaiak irudikatzen dituzten pinturak. Nothek hainbat herrialdeetatik bidaiatu zuen hango landare autoktonoak irudikatuz.

John Constable margolari Britaniarra iraultzailea izan zen XIX. mendeko paisaiak irudikatzeko orduan. Constablek garai horretan egiten zen paisaia oso idealizatuta alboratu zuen eta naturaren margolan errealistak irudikatu zituen. Bere influentzia Europa osoan zabaldu zen eta batez ere Frantzian.

Thomas Cole paisaia estatubatuarraren edertasuna islatzeagatik ezaguna da, bereziki Hudson ibaiako aranen inguruetan kokatuta daudenak. Sarritan Cole XIX. mendeko erdialdean sortutako “Hudson ibaiako” eskolaren aita kontsideratua izan da. Mugimendu artistiko honen pintoreak Hudson ibaiako aranaren paisaiak irudikatu zituzten beraien artelanetan.

Jules Bastien-Lepagek arte munduaren arreta bereganatu zuen landa eremuko bizitza irudikatzen zuten lienzoekin. 1887 urtean “Siega del heno” naturalismoaren lan ospetsuenetarako ondu zuen. Lanegun baten ostean sarale zelai batean botata atsedena hartzen dauden bi nekazari irudikatzen ditu.


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g h (Gaztelaniaz) «Naturalismo: qué es, características y representantes del movimiento» Cultura Genial (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  2. a b c d e f «Naturalismo / Arte el naturalismo» www.ciber-arte.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  3. a b c d (Gaztelaniaz) «Naturalismo: el movimiento que vio más allá de los ideales para capturar los verdaderos detalles de la vida» My Modern Met en Español 2021-12-27 (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]