Neretva
Neretva Неретва (sr) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 225 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°16′17″N 18°33′27″E / 43.2714°N 18.5575°E |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 5.581 km² |
Arro hidrografikoa | Adriatic Sea basin (en) |
Ur-emaria | 378 m³/s |
Lakuak | Jablaničko Lake (en) , Salakovac Lake (en) eta Grabovičko Lake (en) |
Bokalea () | Adriatikoa |
Neretva[1] (zirilikoz Неретва, italieraz: Narenta, nɛ̌rɛtʋa ahoskatua), Herzegovinako Dinariar Alpeetan sortu eta Itsaso Adriatikoan dagoen Ploče herrian (Kroazia) delta osatuz itsasoratzen den ibaia da.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dinariar Alpetan sortzen da 1.227 metrotako altueran. Hasi bezain laster arroila handia sortzen du eta Mostarrerako bidean (Bosnia-Herzegovina) hiru urtegi zeharkatzen ditu. Eskuin aldetik Rakitnica, Rama eta Trebižat errekak gehitzen zaizkio eta ezkerretik Buna eta Bregava. Azken 30 kilometrotan delta zabala osatzen du Itsaso Adriatikoan sartu aurretik. Azken 22 kilometroak baino ez ditu Kroazian egiten.
Zeharkatzen duen hiri garrantzitsuena Mostar da. Bertako zubi zaharra, Stari Most UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen 2005ean. Beste hiri aipagarri batzuk Konjic, Metković eta Ploče dira.
Neretva izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IX. mendean Neretva ibaiaren inguruan Neretvako printzerria osatu zen, Pagania bezala ezagunagoa izan zena.
- Gaur egun Kroaziako eskualde bat Dubrovnik-Neretva eskualdea da.