Nikobar uharteak
Nikobar uharteak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Mount Thullier (en) |
Garaiera | 642 m |
Mota | uharte multzoa eta WWF ekoeskualde |
Azalera | 1.841 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 7°52′N 93°30′E / 7.87°N 93.5°E |
Honen parte da | Andaman eta Nicobar uharteak |
Herrialdea | India |
Batasuneko Lurraldeak | Andaman eta Nicobar uharteak |
Ur-gorputza | Indiako ozeanoa |
Nikobar uharteak[1] Indiako ozeanoaren ekialdeko aldean dagoen uhartedia da. Uharteek Indiako Andaman eta Nikobar uharteak izeneko Lurraldearen zati bat dira.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nikobar uhartedia 22 uharte ditu, handiena Nikobar Handia izanda. Guztira 1.841 km² azalera du. Lekurik altuena 642 m duen Thullier mendia da. Uharteek 2001ean 42.026 biztanle zituen, horietatik %65a bertokoak eta besteak India edo Sri Lankatik etorritako etorkinak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1750ko hamarkadan, India Ekialdeetako Konpainia Daniarrak uharteen jabetza lortu zuen. Danimarkak uharteak kontrolpean 1869 arte izan zituen, gero Erresuma Batuak metropoli berria izateko.
2004ko abenduaren 26an, Indiako ozeanoaren kostaldeak suntsitu zituen tsunamiak 6.000 lagun inguru hil zituen uharteetan.
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uhartedia hiru taldetan banatuta dago:
- Iparraldekoa:
- Erdialdekoa:
- Hegoaldekoa:
Administrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nocobar uharteak Indiako Andaman eta Nikobar uharteak izeneko Lurraldearen zati bat dira. Lurraldea bi barrutietan banatuta dago: Andaman barrutia eta Nikobar barrutia. Indiako gobernuak baimen berezi bat eskatzen du uharteak bisitatzeko eta, orokorrean, ez dio indiarrak ez diren herritarrei ematen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).