Nikolai Bukharin
Nikolai Ivanovitx Bukharin (errusieraz: Николай Иванович Бухарин; Mosku, 1888ko urriaren 9agreg./irailaren 27ajul. - ib., 1938ko martxoaren 15a) errusiar boltxebike, iraultzaile eta SESBeko politikaria izan zen. Leninek Iraultzaren Urrezko Mutila izengoitia eman zion. Stalinen Purga Handiaren biktimetako bat izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gazte gaztetandik boltxebikeekin batera egin zuen lan. 1916. urtean Novo Mir egunkari boltxebikea argitaratu zuen New Yorken. Handik urtebetera, Pravda egunkariko argitaratzailea izan zen. 1919. urtean III. Internazionaleko batzorde eragileko kide hautatu zuten, eta 1923an Politburoko kide. Marxismoari buruzko liburu ugari idatzi zuen, hala nola Materialismo historikoaren teoria (1921) eta Inperialismoa eta kapital metatzea (1925). 1920ko hamarkadan, Politika Ekonomiko Berriaren ideologo nagusia izan zen, eta bortxazko kolektibizazioaren aurka agertu zen.
Alderdi Komunistaren barruan eskuinaldeko oposizioko buruzagia, Stalinek agintetik alboratu zuen 1928an. 1937an atxilotu eta 1938an epaitu zuten; bestela haren familiak larrutik ordainduko zuelakoan, mota guztietako krimenen erruduntzat jo zuen bere burua, ondorengoa gaineratuz: Presoen aitorpenean baino ez diren oinarritzen epaiketak Espainiako Inkisizioaren modukoak dira. 1938ko martxoaren 15ean hilarazi zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/3/29 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1888ko jaiotzak
- 1938ko heriotzak
- Moskutarrak
- Sobietar Batasuneko politikariak
- Errusiako komunistak
- Purga Handiaren biktimak
- Errusiako kazetariak
- Errusiako Iraultzako biografiak
- Errusiako politikariak
- Exekutatutako politikariak
- Exekutatutako errusiarrak
- Moskun hildakoak
- Boltxebike Zaharrak
- Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokratako kideak
- Errusiako marxistak
- Exekutatutako komunistak