Nilo Urdina
Nilo Urdina ጥቁር አባይ (am), النيل الأزرق (ar) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.786 m |
Mota | ibai |
Luzera | 1.783 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 11°37′N 37°25′E / 11.62°N 37.41°E |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 325.000 km² |
Arro hidrografikoa | Niloren arroa |
Ur-emaria | 1.525,3 m³/s |
Lakuak | Tana |
Iturburua | Tana |
Bokalea () | Nilo |
Nilo Urdina[1][2] (amhareraz: ጥቁር አባይ, Abbai arabieraz: النيل الأزرق, an-Nīl al-Āzraq) Afrikako ipar-ekialdeko ibai handia da, 1.460 km-ko luzera duena[3] Etiopiako Tana lakuan jaio eta Khartumen Nilo Zuriarekin elkartzen da, Nilo ibaia sortuz. Etiopia eta Sudan zeharkatzen ditu.
Nilo Urdina hil edo bizikoa da Egiptorentzat. Izan ere, ibaiak urtean eramaten duen uraren % 59k jatorria adar horretan du. Sudanentzat ere garrantzi handikoa da, energiaren % 80 Roseires eta Sennar urtegietan ekoizten baitu. Urtegi haiei, esker Gezirako zabaldia ureztatzen da, garia eta kalitate oneko kotoia ekoizteko.
Hidrologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nilo Urdinaren erregimena oso irregularra da. Eurite garaian (ekainetik irailera), ibaiak Nilok daraman uraren % 68 ekartzen du, baino urtaro lehorrean, %17 besterik ez.
Nilo Urdinaren emaria 82 urtez (1900-1982) neurtu da Khartumen (Sudan), Nilo Zuriarekin elkartu baino lehentxeago. [4].Arroa 325.000 km²-koa da. Urteko batez besteko emaria 1.513 m³ segundokoa da: handiena abuztuan du (5.757,2 m³/s) eta txikiena, martxoan (145,4 m³/s)
Nilo Urdinaren batez besteko emariak (m³/s) Khartumen (Sudan) neurtuak
Datuak: 1900 eta 1982 artean
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-03-30). 167. araua: Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia. .
- ↑ "Blue Nile River." Encyclopædia Britannica. Encyclopædia Britannica Online. Encyclopædia Britannica, 2011. Web. 05 Feb. 2011.
- ↑ GRDC: Nile Basin. Station: Khartoum