Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Noah Lyles

Wikipedia, Entziklopedia askea
Noah Lyles

Bizitza
JaiotzaGainesville1997ko uztailaren 18a (27 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaClermont (Florida)
Familia
AitaKevin Lyles
AmaKeisha Caine Bishop
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaAlexandria City High School (en) Itzuli
Hizkuntzakestatubatuar ingelesa
Jarduerak
Jarduerakatleta eta vice president (en) Itzuli
Atletismoa
Kirol diziplinak 100 metroko lasterketa
200 metroko lasterketa
4 × 100 errelebutako lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua70 kilogramo
Altuera180 zentimetro, 177 zentimetro

Facebook: LylesNoah Twitter: LylesNoah Instagram: nojo18 Youtube: UCFVi7bsURHvGmOJhRYF741w Musicbrainz: eaac4248-ea6f-4cde-8709-6c9c81277977 IAAF: 14536762 Edit the value on Wikidata

Noah Lyles (1997ko uztailaren 18a) 100 metro eta 200 metroetan lehiatzen den atletismoko esprinter profesional estatubatuarra da. 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan 100 metrotako txapeldun olinpikoa izan zen. 100m eta 200m lasterketetan munduko txapelduna izan da hainbat aldiz.[1]

2019ko munduko txapelduna eta 2020ko brontzezko domina olinpikoa da 200 metroko proban. Lylesek 9,86 segundoko marka pertsonala du 100 metroetako proban eta 19,50 segundokoa 200 metroetan. Lylesek 300 metroko indoor munduko marka onena izan zuen 31,87 segundoko denborarekin 2017ko AEBetako Indoor Txapelketan Steven Gardinerrek 2022an hautsi zuen arte.

200eko proban urrezko domina irabazi zuen 2014ko Gazte Olinpiar Jokoetan Nanjing-en, Txinan. Urrezko dominak irabazi zituen 100m-ko proban eta 4 × 100 metroko erreleboan 2016an Bydgoszczen (Polonian) U20ko Munduko Txapelketan. Urrezko dominak irabazi zituen 200 metroko proban eta 4x100m-ko erreleboan 2019ko Dohako Atletismoko Munduko Txapelketan. [2]

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan brontzezko domina bat eskuratu zuen 200 metrotako lasterketan[3]. Hurrengo urteetan munduko txapelketatan domina ugari eskuratu zituen, 2022an Eugenen jokatu ziren txapelketatan urrezkoa 200 metrotan[4] eta zilarrezkoa 4x100 m errelebotan eta 2023an Budapesten urrezko hiru domina eskuratu zituen, 100m, 200m eta 4x100 m errelebotan[1].

2024an Munduko Indoor txapelketatan zilarrezko bi lortu zituen eta ondoren Parisen, 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan, 100 metrotako lasterketako txapelduna izan zen, bere marka onena eginez, 9.79 segundo[5]. Lasterketa oso estua izan zen eta Noah Lyles eta Kishane Thompson denbora berean iristi ziren. Olinpiar Batzordeak estatubatuarrari eman zion urrezko domina 0.5 ehunenekorengatik.[6] 200 metrotan brontzezko domina bat ere eskuratu zuen.

Nazioarteko emaitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio  Japonia 3. postua, brontzezko domina 200m
2024 Paris  Frantzia 1. postua, urrezko domina 100m
2024 Paris  Frantzia 3. postua, brontzezko domina 200m
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Doha  Qatar 1. postua, urrezko domina 200m
2019 Doha  Qatar 1. postua, urrezko domina 4x100m erreleboak
2022 Eugene  AEB 1. postua, urrezko domina 200m
2022 Eugene  AEB 2. lekua, zilarrezko domina 4x100m erreleboak
2023 Budapest  Hungaria 1. postua, urrezko domina 100m
2023 Budapest  Hungaria 1. postua, urrezko domina 200m
2023 Budapest  Hungaria 1. postua, urrezko domina 4x100m erreleboak
Munduko txapelketak (Indoor)
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Glasgow  Eskozia 2. lekua, zilarrezko domina 60m
2024 Glasgow  Eskozia 2. lekua, zilarrezko domina 4x400m erreleboak
Munduko Errelebo txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2017 Nassau  Bahamak 2. lekua, zilarrezko domina 4x100m
2019 Yokohama  Japonia 2. lekua, zilarrezko domina 4x200m
Munduko txapelketak (Sub20)
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Bydgoszcz  Polonia 1. postua, urrezko domina 100m
2016 Bydgoszcz  Polonia 1. postua, urrezko domina 4x100m
Munduko txapelketak (Sub18)
Urtea Lekua Domina Proba
2013 Donetsk  Ukraina 2. lekua, zilarrezko domina Medley erreleboa
Panamerikar Jokoak (Sub20)
Urtea Lekua Domina Proba
2015 Edmonton  Kanada 1. postua, urrezko domina 200m
2015 Edmonton  Kanada 2. lekua, zilarrezko domina 100m
Gazteen Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2014 Nanjing  Txina 1. postua, urrezko domina 200m
Kopa Kontinentala
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Ostrava Txekia Txekiar Errepublika 1. postua, urrezko domina 100m
2018 Ostrava Txekia Txekiar Errepublika 1. postua, urrezko domina 4x100m
Diamond League
Urtea Domina Proba
2017 (Brusela) 1. postua, urrezko domina 200m
2018 (Zurich) 1. postua, urrezko domina 200m
2019 (Zurich) 1. postua, urrezko domina 100m
2019 (Brusela) 1. postua, urrezko domina 200m

Marka pertsonalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Proba Marka Lekua Data Oharrak
100 m 9.86 Shanghai, Txina 2019ko maiatzaren 18a (+0,9 m/s haizea)
150 m 14.69 Boston, Massachusetts, AEB 2019ko ekainaren 16a (−0,2 m/s haizea) #4 denbora guztietako
200 m 19.50 Lausanne, Suitza 2019ko uztailaren 5a (−0,1 m/s haizea) 2019 WL, denbora guztietako #4
400 m 47.04 Forestville (Maryland ) (Ameriketako Estatu Batuak) 2016ko apirilaren 23a
4×100 m-ko erreleboa 37.10 Doha, Qatar 2019ko urriaren 5a 2019 WL, NR, denbora gustietako 2.
4×200 m-ko erreleboa 1:19.88 Nassau, Bahamak 2017ko apirilaren 23a
60 m indoor 6.57 Boston, Massachusetts, AEB 2018ko otsailaren 10a
200 m indoor 20.63 New York, New York, AEB 2016ko martxoaren 13a
300 m indoor 31.87 A Albuquerque, Mexiko Berria, AEB 2017ko martxoaren 4a Altueraz lagundua, WB
Altuera jauzia indoor 2.03 m Blacksburg, Virginia, AEB 2015eko urtarrilaren 31

Zirkuituko garaipenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
200 metro
  • Diamante Liga
    • Irabazle orokorra: 2017, 2018, 2019
    • Shanghai : 2017
    • Brusela : 2017, 2019
    • Doha : 2018
    • Eugene : 2018, 2021
    • Lausana : 2018, 2019
    • Monako : 2018, 2020
    • Zurich : 2018
    • Paris : 2019
100 metro
  • Diamante Liga
    • Irabazle orokorra: 2019
    • Shanghai: 2019
    • Zurich: 2019

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]