Norodom Sihamoni
Itxura
Hau kanbodiar izen bat da; abizena Norodom da. Kanbodiar tradizioan, pertsona hau deitzeko bataio izena erabiltzen dute.
Norodom Sihamoni | |||||
---|---|---|---|---|---|
(2019) | |||||
2004ko urriaren 14a - ← Norodom Sihanouk
1993 - 2003 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Phnom Penh, 1953ko maiatzaren 14a (71 urte) | ||||
Herrialdea | Kanbodia | ||||
Bizilekua | Praga | ||||
Lehen hizkuntza | khmerera | ||||
Familia | |||||
Aita | Norodom Sihanouk | ||||
Ama | Norodom Monineath | ||||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||||
Haurrideak | |||||
Leinua | House of Norodom (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Lycée français René Descartes de Phnom Penh (en) Pragako Kontserbatorioa | ||||
Hizkuntzak | khmerera frantsesa ingelesa txekiera errusiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | diplomazialaria, politikaria, erregea, aktorea, dantzaria eta koreografoa | ||||
Enplegatzailea(k) | Nazio Batuen Erakundea | ||||
Jasotako sariak | |||||
Kidetza | Académie des Inscriptions et Belles-Lettres | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Theravada | ||||
norodomsihamoni.org | |||||
Norodom Sihamoni (Phnom Penh, 1953ko maiatzaren 14a) Kanbodiako erregea da 2014ko urriaren 14tik.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Norodom Sihanouk erregearen eta Norodom Monineath (Monique Izzi jaioa) erreginaren semea da. 1962an, aitak Pragara bidali zuen, eta han egin zituen ikasketak. 1975ean, dantza klasikoan eta musikan graduatu zen. 1975etik 1977ra, zinema ikasi zuen Ipar Korean, eta gero Kanbodiara itzuli zen. Han bi urte eman zituen etxean atxilotua, Vietnamdar inbasiora arte. 1981ean, Parisen jarri zen bizitzen, balleta irakasteko, eta han bizi izan zen hogei urtez.
Haren aitak abdikatu egin zuen 2004ko urriaren 7an, eta Sihamoni errege berri aukeratu zuten urriaren 14an. Ezkongabe dago eta ez du seme-alabarik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ortiz de Zárate, Roberto. Norodom Sihamoni. cidob.org (Noiz kontsultatua: 2022-2-23).