Nuzi
Nuzi, gaur egungo Irakeko Kirkuk hiritik hegomendebaldera zegoen hiri bat zen, Tigris ibaitik gertu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiri honen lehen aipamenak, Akadiar Inperioaren garaiko Mesopotamiatik datozen testu kuneiformeetan daude. Inskripzio hauetan, Gasur bezala aipatua da.
Domeinu hurritar-mitanniarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K.a. 1500 inguruan, hurritarrek hartu zuten, hauek, hiriari, Nuzu izena emanez, Nuzi, izen honetatik datorrelarik. K.a. XV. mendetik eta K.a. 1350 arte, gutxi gora-behera, Mitanniren mende egotera pasa zen, erresumaren ekialdeko muturra eta hegoekialdeko muga zelarik.
Menderaldi asiriarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K.a. 1365 inguruan, Ashur-uballit I.aren erregealdiaren hasierarekin, Asiriak, mesoasiriar hedapenaren hasiera ikusten du, hau, bere ondokoak ziren mitanniarrengandik askatzen direnetik hasten dena. Mitanniar inperioa asiriat tropen esku erori ondoren, Nuzi Asiriaren mende geratzen da.
Historia arkeologikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1920an egin ziren indusketek, hiria ezezik, idazkera kuneiforme akadiarren idatzitako milaka taulatxo ere atera zituzten lurpetik. Honek, eskertuezinezko argia eman zien ikertzaileei, hiriko lege, merkataritza eta armada aktibitateei dagokionez. Antzinako Ekialde Hurbileko kultura ulertzen ere lagundu zuen, Laban eta Jakob bezalako pertsonaia biblikoen bertsio primitiboak barne.