Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Odón Alonso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Odón Alonso

(2015)
Bizitza
JaiotzaBañeza1925eko otsailaren 28a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2011ko otsailaren 21a (85 urte)
Hobiratze lekuaEl Espino Cemetery, Soria (en) Itzuli
Familia
AitaOdón Alonso González
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, musikagilea eta soinu banda konpositorea
Jasotako sariak
Musika instrumentuabiolina

IMDB: nm0022252 Allmovie: p554058
Musicbrainz: 92270dde-2781-41c4-8977-d5f62fefbc7b Discogs: 941864 Edit the value on Wikidata

Odón Alonso Ordás (La Bañeza, León, 1925eko otsailaren 28a - Madril, 2011ko otsailaren 21a) espainiar orkestra-zuzendaria izan zen. Madrilgo Kontserbatorioan musika-ikasketak egitearekin batera, Filosofia eta Letretako karrera egin zuen unibertsitatean. Gero, Sienan eta Vienan jarraitu zituen musika-ikasketak. 1952an hasi zen zuzendari-lanetan antzinako musikan espezializaturiko Solistas de Madrid taldearekin. 1956an, Zarzuelako Antzokia berriro zabaldu zenean, hango zuzendari izendatu zuten. 1968an, Espainiako Irrati-telebistako Orkestra Sinfonikoaren zuzendaritza eman zioten. Aldi berean, Madrileko eta Bartzelonako opera-sasoietan, Odón Alonso izan ohi zen zuzendari. Puerto Ricoko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titularra izan zen, bai eta Europako beste hainbat orkestratakoa ere. Bere errepertorioan, barrokoko oratorioak (Monteverdiren Vespro della beata Vergine, Händelen Teodora), erromantizismoko sinfoniak eta eszena-musika aurki daitezke. Musikariekin komunikatzeko zuen gaitasuna medio, koherentzia eta musikaltasun handikoak izaten ziren berak zuzentzen zituen interpretazioak. Hainbat sari jaso zituen, hala nola SGAEren ohorezko domina eta Frantziako Arte eta Letren Ordenako ofizial titulua. Soriako Musika Udazkena delako jaialdiaren zuzendari izan zen hil zen arte.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]