Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Ofelia (satelitea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ofelia (satelitea)
Aurkikuntza
AurkitzaileaRichard J. Terrile / Voyager 2
Data1986ko urtarrilaren 20an
Kategoriamoon of Uranus (en) Itzuli eta shepherd moon (en) Itzuli
Ezaugarri orbitalak
Zeren sateliteUrano
Ardatzerdi handia53.763,39 km
Eszentrikotasuna0,0099
Orbita-periodoa0,37640039
Makurdura orbitala0,0099°
Ezaugarri fisikoak
Masa5,4 ×1016
Dentsitatea1,3 ×103
Grabitatea azalean0,0070 m/s2
Albedoa0,07
Tenperatura~89
Ofelia (irudiaren goialdean, eraztunetik kanpo)

Ofelia, edo Urano VII, Urano planetaren satelite naturaletariko bat da. Ez da nahastu behar (171) Ofelia asteroidearekin.

Ezaugarri fisikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orbita-ezaugarri nagusiez eta neurriaren zenbatespenaz gainera, ezer gutxi ezagutzen da satelite honi buruz. Voyager 2ren irudietan objektu luzanga gisa ageri da, ardatz nagusia Uranorantz duela.

Ofelia eta Kordelia sateliteek Uranoren epsilon eraztuna egonkortzen dute. Beraz, satelite artzaina da.

Richard J. Terrilek aurkitu zuen 1986an, Voyager 2k urte bereko urtarrilaren 20an egindako argazkiak aztertzean. Ez zen berriro ikusi, 2003an Hubble teleskopioak berriro aurkitu zuen arte.

Hasieran, S/1986 U 8 behin-behineko izendapen sistematikoa eman zitzaion, eta, geroago, Ofelia behin betiko izenaz bataiatua izan zen. Satelitearen izena William Shakespeareren Hamlet obrako Ofelia pertsonaiaren izenetik dator.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]