Olakua
Olakua | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Oñati |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°01′53″N 2°24′15″W / 43.03134°N 2.40417°W |
Olakua Oñatiko (Gipuzkoa) auzoa da. Hirigunearen barruan dago, ekialdean, Legazpirantz doan errepidearen eskuinaldean. Auzoaren zatirik handien-handiena etxebizitzak dira.
Auzoko eraikinik nabarmenena Olakua dorretxea da (Bidaurreta dorrea izenez ere ezaguna), lehen aldiz XV. mendean aipatua. Dorretxe horretan lurperatu zuten, 1518an, Joan Lopez de Lazarraga, Espainiako errege Fernando Katolikoaren idazkari izana.[1] Historiako uneren batean edo bestean monasteriotzat, baserritzat eta errotatzat erabilia, duela zenbait urte goitik behera eraberritu zuten, eta gaur egun udal bulegoak dauzka.[2][3] Hartara, Olakua dorretxean dute egoitza Oñati Irratiak eta Kontzejupetik aldizkariak, Oñatiko Udalaren jabetzakoak biak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Maria Angeles Molero eta Maria Jose Lanzagorta: «La fundación del convento de Bidaurreta por Juan López de Lazarraga», Sancho el sabio: Revista de cultura e investigación vasca, ISSN 1131-5350, 12. zenbakia, 2000. urtea, 37-66 orrialdeak.
- ↑ «Olakua dorretxea, Oñatiko Udalaren webgunea. Eskuratze data: 2010-12-09.
- ↑ «Olakua dorretxea[Betiko hautsitako esteka], Eusko Jaurlaritzaren turismo webgunea. Eskuratze data: 2010-12-09.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oñatiko auzoak | ||
---|---|---|
Arantzazu • Araotz • Berezao • Errekalde • Garagaltza • Garibai • Goribar • Larraña • Lezesarri • Murgia • Olabarrieta • Olakua • Santxolopetegi • Torreauzo • Uribarri • Urrexola • Zañartu • Zubillaga |