Open Range (2003ko filma)
Open Range (2003ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2003 |
Izenburua | Open Range |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Westerna, film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 133 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Alberta |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Kevin Costner |
Gidoigilea(k) | Craig Storper (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Kevin Costner |
Konpainia ekoizlea | Touchstone Pictures |
Edizioa | Miklos Wright (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Michael Kamen |
Argazki-zuzendaria | J. Michael Muro |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Montana |
Open Range, 2003ko Kevin Costner estatubatuarrak zuzendutako western film bat da. Lauran Paine idazlearen The Open Range Men idazlanean oinarritua dago. Costnerrez gain, Robert Duvall, Annette Bening, Michael Gambon eta Michael Jeter aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1882, Montana, AEB, beren iragana ahaztu asmoz Charley Waite (Kevin Costner), Boss Spearman "Button" (Robert Duvall) eta Mose Harrison (Abraham Benrubi) abeltzainek beren azienda larre zabaletan barna gidatzen ari dira. Beren idealak justizia eta leialtasuna dira eta bortizkeria nola edo hala ekiditen saiatuz. Baina Harmonville herri mugalarira iristean beren bizitzak aldatuko dira, herria Denton Baxter (Michael Gambon) irlandar jatorriko lurjabe ankerra eta haren morroi den Poole marshall (James Russo) ustelaren menpe baidago. Hortaz, hiru etorri berriak haiei aurre egin, armak hartu eta borroka desorekatu bati ekitera derrigortuak egongo dira.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Robert Duvall: Boss Spearman
- Kevin Costner: Charley Waite
- Annette Bening: Sue Barlow
- Michael Gambon: Denton Baxter
- Michael Jeter: Percy
- Diego Luna: Button
- James Russo: Poole marshalla
- Abraham Benrubi: Mose Harrison
- Dean McDermott: Doc Barlow
- Kim Coates: Butler
- Herbert Kohler Jr.: Kafe gizona
- Peter MacNeill as Mack
- Cliff Saunders: Ralph
- Patricia Stutz: Ralphen emaztea
- Julian Richings: Wylie
- Ian Tracey: Tom
- Rod Wilson: Gus
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 2003ko filmak
- Kevin Costnerrek zuzendutako filmak
- Robert Duvallek antzeztutako filmak
- Annette Beningek antzeztutako filmak
- Kevin Costnerrek antzeztutako filmak
- Michael Gambonek antzeztutako filmak
- Michael Jeterrek antzeztutako filmak
- Diego Lunak antzeztutako filmak
- James Russok antzeztutako filmak
- Abraham Benrubik antzeztutako filmak
- Peter MacNeillek antzeztutako filmak
- Kim Coatesek antzeztutako filmak
- Julian Richingsek antzeztutako filmak
- Kevin Costnerrek ekoitzitako filmak
- Touchstone Picturesek ekoitzitako filmak
- Neo-Western filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Montanan girotutako filmak
- 1882an girotutako filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak