Ozkoidi
Ozkoidi | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Herriko ikuspegia hegoaldetik | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioaurrea |
Udalerria | Urraulgoiti |
Administrazioa | |
Mota | leku |
Izen ofiziala | Ozcóidi |
Posta kodea | 31448 |
Herritarra | ozkoiditar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°45′02″N 1°16′51″W / 42.75056°N 1.28083°W |
Garaiera | 589 metro |
Distantzia | 38,9 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 5 (2023) |
Ozkoidi[1][a] Urraulgoiti ibarreko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.
2023 urtean 5 biztanle zituen.
Bertako biztanleak ozkoidiarrak dira.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ozkoidi toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Orzcoydi (1268)
- Orzcayti (1280)
- Orzcoydi (1366)
- Ozcoidi (1534)
- Ozcoidi (1802)
- Ezcoidi (1829)
- Ozkoidi (1974)
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ozkoidi Urraulgoiti ibarran dago.
Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urraulgoiti Zangozako merindadeko herria da eta Nafarroako hiriburutik 56 kilometrora dago. Udaletxea Irurozkin dago. Erliebe handiko ibarra da, Ugarron bezalako arroilek nabarmenduta, lurraldeko gainerako lekuetatik isolatzen baitute. Ibarraren erdialdea nekazaritzakoa da, baina zenbat eta iparralderago edo ekialderago, orduan eta lur gutxiago dago erabilgarri. Azkenik, gainerako udalerriekin muga egiten duten eremuak menditsuak dira.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erlieberaren desberdintasunak direla eta, Urraulgoitin bi klima desberdintzen dira, batetik hegoaldeko klima azpimediterraniarra, eta bestetik iparraldeko klima azpiozeanikoa. Iparraldean izaten diren prezipitazio ugariagoak direla eta (batez beste 1 400 mm edo gehiago urtero), pagadi ugari daude. Bien bitartean, hegoaldean, urtero 900 mm jausten direlarik, pinu basatia da espezierik ohikoena. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu bitartekoa da.
Zuhaitzen artean espezierik ugariena birlandaturiko (Austriatik ekarri zituzten XVIII. mendearen amaieran) pinu lariziarrak dira, guztira 591 hektarea hartuz.
Estazio meteorologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urraulgoitin dagoen hemen, itsasoaren mailatik 565 metrora, Nafarroako Gobernuak 1974an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
Datu klimatikoak (Eparotz, 1974-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.0 | 22.0 | 26.0 | 29.0 | 33.0 | 38.0 | 41.0 | 40.0 | 37.0 | 32.0 | 25.0 | 21.0 | 41.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.6 | 10.2 | 13.4 | 15.3 | 19.9 | 24.9 | 28.6 | 28.5 | 24.0 | 18.4 | 12.2 | 9.1 | 17.7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.2 | 5.2 | 7.8 | 9.8 | 13.8 | 17.9 | 20.7 | 20.7 | 17.1 | 12.8 | 7.8 | 5.0 | 11.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -0.1 | 0.2 | 2.3 | 4.3 | 7.7 | 10.8 | 12.8 | 12.8 | 10.1 | 7.2 | 3.3 | 0.8 | 6.0 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -17.0 | -17.0 | -9.0 | -4.0 | -3.0 | 1.0 | 5.0 | 2.0 | 1.0 | -3.0 | -8.0 | -11.0 | -17.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 69.3 | 67.9 | 62.6 | 91.9 | 71.3 | 52.8 | 35.0 | 39.5 | 62.2 | 92.0 | 93.7 | 95.2 | 833.5 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 47.0 | 35.5 | 50.0 | 46.0 | 38.0 | 48.0 | 56.0 | 73.0 | 66.5 | 87.0 | 54.0 | 74.5 | 87.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 10.5 | 9.7 | 8.9 | 12.2 | 10.7 | 6.9 | 4.6 | 4.8 | 7.0 | 10.5 | 11.5 | 12.0 | 109.3 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.6 | 1.4 | 1.2 | 0.8 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.5 | 1.1 | 6.6 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errege jaurerriaren antzinako lekua, 1280an Mondela eta Argaizekin batera urtean 5 kahitze 3 gari kuartel eta 11 kahitze 3 garagar eta olo kuartel zituen. Katalina eta Joanes III.a erregeek 1487an eman zizkioten errentak Lope Espartzari.
1835-1845eko udal-erreformetara arte, ibarreko diputatuek eta tokiko errejidoreek gobernatzen zuten, eta txandaka izendatzen ziren etxeen artean (1802an sei eta 52 pertsona; 1847an hamaika bizilagun eta berrogeita sei arima). Azken egun horretan herritarrek berek zuten parrokoa aurkezteko eskubidea.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023 urteko erroldaren arabera 5 biztanle zituen Ozkoidik.[5]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
6 | 7 | 7 | 8 | 9 | 6 | 6 | 6 | 6 | 6 | 5 | 7 | 7 | 6 | 6 | 6 | 7 | 7 | 5 | 5 | 5 |
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Urraulgoiti atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[6]
Koldo Zuazok, 2010ean, Urraulgoiti ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[7]
Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da pirinioaurrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Urrozko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Pedro eliza, Erdi Aroko kristiau eliza.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Ozkoidi - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ «Meteo Nafarroa - Fitxa Klimatikoak - Eparotz» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-19).
- ↑ Eparozko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ «Ozkoidi» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.