Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Palantír

Wikipedia, Entziklopedia askea

Palantír (pl. palantíri) bat J. R. R. Tolkienen Erdialdeko Lurraldeko Legendariumeko objektu magiko bat da. Palantírra (Quenya hizkuntzako palan 'urrun'; tir, 'ikusi') kristalezko bola suntsiezin bat da, Ardako beste lekuetan gertatzen diren, gertatuko diren edo gertatu zirenak ikusteko erabiltzen dena.

Palantíriak Elfoek egin zituzten Valinorren, Lehen Aroan, Silmarillionean kontatzen denez. Eraztunen Jaunaren gertakarietan, Hirugarren Aroaren amaieran, geratzen diren palantíriak eszena garrantzitsuetan erabiltzen dituzte pertsonaia nagusiek: Sauronek, Sarumanek, Denethorrek, Aragornek eta Peregrin Tukek.

Palantírraren erabilpenean dagoen muga garrantzitsu bat da objektu edo gertakari errealak erakusteko, bere erabiltzaileek "borondatearen eta gogoaren indar handia" behar dutela. Palantíriak erabiltzen dituzten besteek ez dute edo gertakaria argi ikusiko edo ez dute jakingo iraganekoa edo etorkizunekoa ote den, eta erakusten ez dena gertakaria bera baino garrantzitsuagoa izan liteke.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]