Palmerston uhartea
Palmerston uhartea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 6 m |
Mota | uharte multzoa |
Azalera | 2,1 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 18°04′S 163°10′W / 18.07°S 163.17°W |
Honen parte da | Southern Cook Islands (en) |
Itsaso | Hego Ozeano Barea |
Ur-gorputza | Ozeano Barea |
Leku geografikoa | Southern Cook Islands (en) |
Palmerston uhartea Ozeano Barean, Cook uharteetan dagoen koral atoloia da. Rarotongaren ipar-ekialdean dago. Geografikoki Cook uharteak artxpelagoan kokatzen badira, benetan bien artean dago.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atoloian sei harezko uharteak daude: Palmerston edo Home Island, North Island, Leicester, Primrose, Tom's eta Cook's. Puntu garaiena The Mountain izeneko harezko sei metroko muinoa da. Hedadura osoa 2,1 km²koa da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Palmerston James Cook almiranteak aurkitu zuen, 1774an. Ez zen inor bizi baina, hala ere, europearrak joan aurreko hilobi eta tresna batzuk aurkitu ziren. Inguruko uhartetan Avarau izena ematen zioten, euskaraz «berrehun kanal»; izen horrek itsasotik barruko aintzira joateko dauden kanalen aipamena egiten du, nahiz eta kanal horietako gehienak itsasontzientzat ezegokiak izan.
1862an Palmerstonen bizitzeko William Masters arotza eta haren hiru emazte maoriak egokitu ziren bizitzeko. Gaur egun biztanle gehienek Masters abizena dute, baita ere inguruko Rarotonga eta Zeelanda Berrian, arotzaren ondorengoak. Pitcairn uharteetan gertatu zen bezala, ondorengoak britainiarren eta polinesiarren mestizoak dira. Lehenengo hizkuntza gisa ingelesa dute. William Masters Gloucesterrekoa zen eta haren ondorengoek haren azentua gorde dute.[1][2]
Errolda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2001ko erroldaren arabera 62 biztanle zeuden atoloian. Guztiak Palmerston uhartean bizi ziren, gaur egun hiru aldetan banatuta, bat Mastersen emazte bakoitzagatik. Egungo gobernadorea Mastersen ondorengoa da baita ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez): Palmerston uhartea.
- (Ingelesez): BBC Mundo / Thomas Martienssen - Palmerston, nola bizi munduko uharte urrunena?
- (Ingelesez): Bideoa Youtuben.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Palmerston uhartea |