Panagiotis Kanellopoulos
Panagiotis Kanellopoulos (grezieraz: Παναγιώτης Κανελλόπουλος; Patras, 1902ko abenduaren 13a - Atenas, 1986ko irailaren 11) greziar idazle eta politikaria izan zen. Greziako lehen ministroa izan zen 1967ko apirilaren 3tik 21era.
Zuzenbidea ikasi zuen Atenasen, Heidelbergen eta Munichen. Politika, zuzenbide, soziologia, filosofia eta historiari buruzko liburuen egilea izan zen. 1941ean Omiron erresistentzia taldea sortu zuen alemaniarren okupazioaren aurka eta 1942an Ekialde Ertainera ihes egin zuen. 1945eko azaroan lehen ministro izan zen eta Georgios Papandreuren koalizio gobernuko Berreraikuntza ministro.
1967an lehen ministro zen 1967ko apirilaren 21eko estatu-kolpe militarraren ondorioz kargutik kendu zutenean. Zazpi urte eman zituen etxean atxilotuta, eta diktadura erori ondoren parlamentura itzuli zen. Ez zuen onartu Greziako presidente izateko proposamena.