Parotida guruin
Parotida guruina, ttu guruin oso handi bat da, aurpegiaren bi alboetan dagoena, kanpo belarriaren azpian, azaleko aponeurosi zerbikalaren mende dagoen zelda hezurzuntztsu batean, barailaren adar igokariaren atzean eta mastoide apofisi eta estiloide apofisien aurretik, eta 25 gramo inguruko pisua du. 3 egitura garrantzitsuk zeharkatzen dute: aurpegiko nerbioak, barailaren atzekaldeko zainak eta karotida arteria ohikoaren ezkerraldeak. Parotidak sortzen du ttu seroso gehien.
Guruina, kanpoko karotida arteriak, eta aurpegiko eta aurikulotenporal nerbioek zeharkatzen dute, eta bertan jaiotzen da kanpoko zain jugularra. Guruinaren barnean daude gongoil linfatiko parotideoak. Gainera, aurpegiko nerbioak (Burezurreko VII. nerbio parea) azaleko lobulua sakonekotik banatzen du.
Konduktu parotideoak (Stenonena), horizontalean igarotzen da guruinaren aurrealdeko ertzetik, ondoren, erdialderantz biratzen du masetero giharraren aurrealdeko ertzean, gihar buzinatzailea zulatuz, ondoren, aho aldean sartzeko, goikaldeko bigarren hagin inguruan kokatutako zulotxo baten bidez.
Bere nerbiotzea, nerbio aurikular nagusiak ematen du (C2-C3 plexu zerbikalaren adarra), guruinaren estalkia nerbiotzen duena, baita honen gaineko larruazala ere. Nerbio aurikulotenporalak, gongoilatzeko informazio parasinpatiko jariatzailea darama. Bere aldetik, zuntz sinpatikoen aktibitateak (kanpo nerbio plexu karotideokoa)k, guruinaren jariatzea murrizten dute.
Guruin honen prozesu bat, parotidektomia da.
Gaixotasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Warthin tumorea
- Mikuliczen sindromea
- Parotiditia edo paperak.