Partizipio
Partizipioa (latinetik eratorri zen: participare «esku / parte hartu») aditz eta izenondoen artean dagoen hitza da. Oraindik irauten duen (edo iraungo duen/irauten zuen) edo amaitutako ekintza bat adierazten du izenondoen eran.
Partizipioak perfektuak (ekintzaren emaitza azpimarratzen denean esaldian) edo inperfektuak (emaitza ez da azpimarratzen) izan daitezke, baita aktiboak (norbaitek edo zerbaitek jarduten duenean) edo pasiboak ere.
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko partizipioak orainaldikoak, lehenaldikoak edo etorkizunekoak izan daitezke. Perfektuak edo inperfektuak izan daitezke, baita aktiboak edo pasiboak ere. «Egon» eta «izan» aditzek eta atzizkiek laguntzen digute partizipioak osatzen.
Adibideak:
- «irauten duen uda» (aktibo (berak irauten duelako), inperfektu eta orainaldikoa);
- «iraungo duen uda» (aktibo, inperfektu eta etorkizunekoa);
- «irauten zuen uda» (aktibo, inperfektu (irautea amaitu zuen, baina horren emaitza ez da azpimarratzen) eta lehenaldikoa);
- «erabiltzen den indarra» (pasibo (indarra norbaitek erabiltzen duelako), inperfektu eta orainaldikoa);
- «erabilitako indarra» (pasibo, perfektua (erabilita dagoelako jadanik: emaitza dugu) eta lehenaldikoa) etab.
Beste hizkuntza batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste hizkuntzetako partizipioek ez dituzte beti euskarazko partizipioen ezaugarri guztiak.
Errusiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Adibidez, errusierazko partizipioak ez du etorkizuneko formarik eta ez ditu aditz osagarriak erabiltzen:
- Строящий человек Strojaxtxij txelovek «Eraikitzen duen gizakia»;
- Строивший человек Stroivxyj txelovek «Eraikitzen zuen gizakia»;
- Строящееся здание Strojaxtxejesja zdanije «Eraikitzen den eraikina»;
- Построенное здание Postrojennoje zdanije «Eraikitako eraikina».
Errusierazko partizipioak laburtutakoak eta beteak ere izan daitezke eta horrek esanahia aldatzen du: Здание построено Zdanije postrojeno «Eraikina eraikita dago» — Построенное здание Postrojennoje zdanije «Eraikitako eraikina»
Alemaniera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alemanierazko partizipioak, berriz, ez ditu forma pasiborik orainaldian ez eta forma aktiborik lehenaldian; aditz osagarriak lehenaldian erabiltzen ditu bakarrik:
- Lesende Menschen «Irakurtzen duten gizakiak»;
- Die Zeitung ist gelesen «Egunkaria irakurrita dago».