Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Paulette Goddard

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paulette Goddard

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarion Goddard Levy
JaiotzaQueens eta New York1910eko ekainaren 3a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaRonco sopra Ascona1990eko apirilaren 23a (79 urte)
Hobiratze lekuaTicino
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Charlie Chaplin  (1936 -  1942)
Burgess Meredith  (1944 -  1949)
Erich Maria Remarque  (1958 -  1970)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema ekoizlea, modeloa, antzerki aktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0002104 Allocine: 4952 Allmovie: p27336 122763 TV.com: people/paulette-goddard IBDB: 85461
Musicbrainz: 2ee41ca6-4a5f-4dfc-8ca9-3cb25f4d005b Discogs: 1050881 Find a Grave: 8972 Edit the value on Wikidata

Paulette Goddard (jaiotza-izena: Pauline Marion Levy; Great Neck, New York, 1910eko ekainaren 3a - Ronco sopra Ascona, Suitza, 1990eko apirilaren 23a) estatubatuar zinema-antzezlea izan zen. Hamabost urterekin hasi zen ikuskarien munduan lanean, Florez Ziegfelden zuzendaritzapeko music-halleko taldean, dantzari gisa. Hollywooden, 1929an egin zuen debuta, Stan Laurel eta Oliver Hardy bikote komikoaren filmetan. Bere lehen protagonista-papera Charles Chaplin Charlot ezagunak eman zion, 1935ean, Modern Times filmean, industria-giroko gizartearen satira eta zinemaren historiako filmik hoberenetakoan. Chaplinekin ezkondu zen, eta 1942an dibortziatu ziren. Harekin The Great Dictator (1940) nazismoari buruzko satiran ere lan egin zuen. Baina Bigarren Mundu Gerraz geroztik, Chaplinengandik urrun, bere ibilbide profesionala gainbehera joan zen. Bi lan bakarrik ditu aipagarriak: Errukiaren aingeruak (1947) eta Jean Renoirren Ganberazain baten egunkaria (1946). Bestalde, George Gershwin, Clark Gable eta Aldous Huxleyrekin maitasun-harremanak izan zituen, eta Chaplinengandik dibortzioa lortu ondoren, Burgess Meredith aktorearekin ezkondu zen. Handik urte batzuetara, harengandik ere dibortzioa lortu, eta azkenik, Erich Maria Remarqueren alboan aurkitu zuen egonkortasuna, maitasun-kontuetan. 1958an Suitzara joan ziren bizitzera, eta beste zenbait film ere egin zuen arren (Terence Fisher, Reginald Borg edo Francesco Masellik zuzenduak), Chaplinen filmetan egindako lanarengatik izango da ezaguna bere izena, zinemaren historian.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paulette Goddard Aldatu lotura Wikidatan