Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Pearl Harbor

Koordenatuak: 21°21′43″N 157°57′13″W / 21.36194°N 157.95361°W / 21.36194; -157.95361
Wikipedia, Entziklopedia askea

Pearl Harbor Estatu Batuetako portu eta base militar bat da, Hawaii uharteetan kokatua eta famatua Bigarren Mundu Gerran Japoniak bonbardatua izateagatik, blokeo ekonomikoaren erantzunez. Eraso horrek Estatu Batuak Bigarren Mundu Gerran sarrarazi zituen, ordu arte Aliatuei laguntza materiala soilik ematen baitzien. 1941eko abenduaren 7an, Japoniako marina inperialak Pearl Harborko portuari gerra deklaratu gabe eraso egin zion.

Erasoak kalte ugari ekarri zituen: 12 gerraontzi eta 188 hegazkin suntsitu ziren eta 2403 soldadu eta 68 hiritar estatubatuar hil. Erasoa Isoroku Yamamoto amiralak zuzendu zuen eta Bigarren Mundu Gerrako Pazifikoko kanpainari hasiera eman. Nahiz eta erasoak kalte ugari izan zituen, une horretan portutik kanpo zeuden hiru hegazkin-ontzi estatubatuarrek ez zuten kalterik jaso. Horrela, Estatu Batuek berreskuratu ahal izan zuten 6 hilabete eta urtebete artean. Prentsa estatubatuarrak traiziotzat hartu zuen erasoa, eta elkartu ondoren gogor jo zion inperio japoniarrari. Japoniarrak Pearl Harborreko gudatik garaile irten ziren arren, 1945ean galtzaile izan ziren.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
21°21′43″N 157°57′13″W / 21.36194°N 157.95361°W / 21.36194; -157.95361