Pello Gutierrez
Pello Gutierrez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1979 (44/45 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Juan Miguel Gutiérrez |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinemagilea eta produktorea |
Pello Gutierrez Peñalba (Donostia, 1979) ekoizle eta zinemagilea. Juan Miguel Gutierrezen (1945-1919) euskal zinemagilearen semea da. da. 2007an Zazpi T’erdi sormen-kolektiboaren sortzaileetako bat izan zen, David Aguilar, Juan Miguel Gutiérrez eta Iñaki Sagastumerekin batera. Kolektibo horretan, ez-fikzioan, esperimentazioan, zinema hedatuan eta antzerki-lanetarako ikus-entzunezkoetan dihardute.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2001ean Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen, eta hurrengo urtean Argazkigintza Zuzendaritzan graduondokoa egin zuen. Zuzendari lanetan dokumentalen munduan hasi zen: Senegal, Guatemala, Txina... Ezagutzen arabera, errealizadorearen alderdi guztietan mugitzen da: argazkigintzan, soinuan, zuzendaritzan, produkzioan... Ikus-entzunezko prestakuntzan ere aritzen da.[2]
Zenbait komikietan gidoilari gisa lan egin du baita ere.[3]
Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]= Zuzendari gisa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2013: Abuztua
- 2018: Zain
- 2024: Erreplika dokumentala. Donostiako Zinemaldian 2024an aurkeztu zen.