Permiar
Permiar | ||||
---|---|---|---|---|
Permiar | ||||
Kronologia | ||||
Hasiera | duela 298.900.000 urte | |||
Amaiera | Lua errorea:bad argument #2 to 'formatDate': invalid timestamp '251902'. | |||
Honen parte da | Paleozoiko eta ICS Standard Global Chronostratigraphic (Geochronologic) Scale (en) | |||
Osatuta | Lopingiar Guadalupian (en) Cisuraliar | |||
Etimologia | ||||
Honen izena darama | Great Perm (en) eta Perm Governorate (en) | |||
|
Permiarra Paleozoikoko azken garai geologikoa da, 299.0 ± 0.8 Ma.tik 251.0 ± 0.4 Ma.ra hedatzen dena.
Paleogeografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Permiarrean zehar Lurraren gehiengoa (Asia ekialdeko lur eremu batzuk kenduta) Pangea izeneko superkontinente batean elkarturik zeuden. Ekuatoretik Poloetara zihoan eta itsasoetan eragin handia izan zuen.
Kontinente bakarra zegoenez klima kontinentala egongo litzateke, montzoi eta bestelako gertakariekin. Basamortuak ere ugariak ziren eta honek gimnospermak ugaritzea ekarri zuen.
Ozeanoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ozeanoak nahiko baxu mantendu ziren Permiarrean zehar eta kostaldeko inguruak urriak izan ziren Pangea superkontinentearen ingurukoak baino ez zeudelako. Egindako kalkuluek gaur egun baino 6tik 8ra aldiz kosta gutxiago zegoela esaten dute eta honek itsaso espezie askoren desagerpena ekarri zuela uste da.
Itsaso guztiak Pantalasa izeneko ozeanoan elkarturik zeuden eta Asia eta Gondwana artean zegoen Paleo-Tetis itsasoa ere bazegoen. Korronteak oso ezberdinak izango ziren, kontinente bakarra egoteagatik.
Permo-Triasiar iraungipen masiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Permiarraren bukaera eta Triasikoaren hasiera paleontologian oso ezaguna den gertakari batekin zehazten da: Permo-Triasiar iraungipen masiboa. Itsas-espezieetan %90tik %95era desagertu ziren eta lurrazalako %70tik gora. Kalkulu batzuen arabera izaki guztien %99,5a hilik suertatu zen garai honetan.
Garai honetan magma basaltikoko isurketa handiak egon ziren, horietako batzuek milaka urtez iraun zutena, gaur egungo Siberian. Zegoen kostalde eskasa eta lehortasuna zela-eta ere espezie asko hil zitezkeen. Laba kopuru handiarekin batera karbono dioxido asko isuri zen eta lurreko tenperatura 5 ºCelsius igo; hala ere igoera hori ez litzateke nahikoa bizitzaren %95 desagerrarazteko.
Beste hipotesi baten arabera itsasoetan Hidrogeno sulfuro kopuru handia askatzeak eragingo zukeen iraungipena.. Gas hau atmosferaraino igo daiteke. Nahiz eta gas hau desager daitekeen gehiegi badago bizitzarentzako kaltegarria izango litzateke. Ozonoa ere desagertuko litzateke eta erradiazio ultramorea areagotu.
2006an balizko meteorito baten krater handi bat aurkitu zuten Antartikan. Talka hark lurrikara handiak sortuko zituzkeela uste da.
Halaber baliteke iraunpenaren arrazoia aurreko hipotesien konbinazioa izatea.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paleozoiko | |||||
---|---|---|---|---|---|
Kanbriar | Ordoviziar | Siluriar | Devoniar | Karbonifero | Permiar |