Piet de Jong
Itxura
Petrus Jozef Sietse "Piet" de Jong (Apeldoorn, 1915eko apirilaren 3a - Haga, 2016ko uztailaren 27a) herbeheretar politikaria izan zen. Herbehereetako itsas armadan sartu zen eta Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen, itsaspeko batean. Atlantikoko Guduan eta Pazifikoko Gerran borrokatu zuen. Alderdi Herrikoi Katolikoko kide izan zen. Defentsa ministro izan zen 1963-1967 bitartean, diputatua 1967an eta senataria 1971-1974 urteetan. 1967an lehen ministro hautatu zuten. 1971ko hauteskundeetarako, bere alderdiak Barend Biesheuvel aukeratu zuen hautagai, eta Jongek bere hautagaitza erretiratu zuen.