Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Poilu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Poilu (frantsesez literalki "Iletsu") Lehen Mundu Gerran parte hartu zuten frantziar infanteriako soldaduek jaso zuten ezizena da. Gaur egun oraindik ere gatazka militar hartan parte hartu zuten frantziar infanteria soldaduak deitzeko erabiltzen den izenpena da. Poiluak garaiko frantziar oinezko soldaduaren errol edo estereotipoa islatzen du, landa, baserri edo nekazal eremuko gizon sotil edo arruntak, bizardunak edota bibote iletsukoak, eta euren eguneroko pinard ardo merke errazioaren zale amorratuak.

Frantziar Gobernuak maiz poiluaren irudiaz gerra propaganda burutzeko edota gerra oroitarrietan erabiltzeko baliatu zen. Estereotipo honen arabera frantziar infanteria soldaduak kementsuak eta jasankorrak ziren, baina ez beti aginduei men egin zaleak, batzuetan goi agintari militarren arduragabekerien ondorioz jazotako guda hondamendi eta sarraskien aurrean matxinatzera iristeko ere gai ziren.

Ezagutzen den azken poilua Pierre Picault izan zen, 2008ko martxoaren 12an 110 urterekin Le Kremlin-Bicêtre udalerrian zendua.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]