Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Poliedro dual

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kuboaren poliedro duala oktaedroa da, eta alderantziz.

Geometrian, poliedro baten poliedro duala beste poliedro bat da, -ren erpinak poliedroaren aurpegien erdiguneetan kokatuz lortzen dena. -ren duala, berriz, da; hau da, poliedro dualaren duala jatorrizko poliedroa da.

Hortaz, dualak izeneko bikoteetan elkartzen dira poliedroak.

Solido platonikoen bikote dualak hauek dira: (tetraedroa↔tetraedroa), (kuboa↔oktaedroa) eta (ikosaedroa↔dodekaedroa).
Kepler-Poinsot-en solidoen bikote dualak hauek dira: (izar-dodekaedro txikia↔dodekaedro handia) eta (izar-dodekaedro handia↔ikosaedro handia).
Arkimedesen solidoen poliedro dualak Catalan-en solidoak dira, eta alderantziz.
Prismen poliedro dualak bipiramideak dira; eta antiprismen poliedro dualak, trapezoedroak.

Poliedro dualak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Solido platonikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
solidoa duala
tetraedroa tetraedroa
kuboa oktaedroa
ikosaedroa dodekaedroa

Arkimedesen solidoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
solidoa duala
tetraedro moztua triakistetraedroa
kubo moztua triakisoktaedroa
oktaedro moztua tetrakishexaedroa
kuboktaedroa dodekaedro erronbikoa
erronbikuboktaedroa ikositetraedro trapezoidala
kuboktaedro moztua hexakisoktaedroa
kubo kamutsa Ikositetraedro pentagonala
dodekaedro moztua triakisikosaedroa
ikosaedro moztua pentakisdodekaedroa
ikosidodekaedroa triakontaedro erronbikoa
erronbikosidodekaedroa hexakontaedro trapezoidala
ikosidodekaedro moztua hexakisikosaedroa
dodekaedro kamutsa hexakontaedro pentagonala

Kepler-Poinsot-en solidoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
solidoa duala
izar-dodekaedro txikia dodekaedro handia
izar-dodekaedro handia ikosaedro handia

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]