Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Polimedikazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Medikamentuen kontsumoa ondo neurtu behar da, arriskutsua izan bataiteke.

Polimedikazioa hitzak, etimologikoki, "medikamentu asko" esan nahi du. Gaixo batek botika asko hartzen duenean problematika berezia planteatzen du. Kasu batzutan arazo hori, egoera eta adinaren arabera, ekidi daiteke baina ez beti. Gaixoaren ongizatearentzat garrantzi handia du botiken kontsumoa orekatzeak.

Hitza definitzeko unean, Iñigo Aizpuruak bi ikuspegi bereizi ditu:[1]

  • kualitatiboa: klinikoki komeni den baino medikamentu gehiago hartzen duen gaixoen kasuan.
  • kuantitatiboa: bost medikamentu baino gehiago luzaroan hartzen duen gaixoen kasuan. Definizo hau nahiko aldakorra izan daiteke tokien arabera; horrela, zenbait tokitan sei medikamendutik gorako kontsumoa izango litzateke.

Mikel Baza eta Arritxu Etxeberriaren arabera: "Gure inguruan, 65 urtetik gorakoek 7 medikamentu hartzen dituzte egunero, batez beste, eta polimedikazioaren prebalentzia % 30etik % 50era bitarteko tartean egongo litzateke".[2]

Polimedikazioaren ondorioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikel Bazak, beste batzuen artean, honako ondorio hauek aztertu ditu:[3]

  • Zenbat eta medikamentu gehiago hartu, orduan eta handiagoa da efektu kaltegarriak izateko aukera.
  • Gaixotasun zehatz eta bakarrerako onuragarria izan daitekeen farmakoa, agian ez da hain eraginkorra izango beste hainbat gaixotasun eta kalteak eragin ditzake onurak baino gehiago.
  • Adinekoen ospitaleratze-, erorketa-, gaixotasun- eta hilkortasun-tasa handiagoarekin lotzen da polimedikazioa, bereziki.
  • Sarritan, medikamentuen albo-ondorioak sahiesteko beste batzuk preskribitzen dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. "Polimedikazioa", Administrazioa euskaraz, 2015eko apirila, 28.or.
  2. http://zientzia.eus/artikuluak/noiz-bihurtzen-dira-botikak-arazo/
  3. Ibidem.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]