Porphyra
Porphyra | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Bangiophyceae (mul) |
Ordena | Bangiales |
Familia | Bangiaceae |
Generoa | Porphyra Agardh, 1824 |
Porphyra 70 espezie inguru dituen alga gorrien genero bat da. Marearteko eremuan bizi dira, goiko mareartekoaren eta olatuen haustura-eremuaren artean.
Morfologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taloa hosto foliotsu bat da, zentimetro gutxi batzuk eta hiru metro arteko luzerakoa, espeziearen arabera. Orriak banaka sortzen dira disko-finkatzaile txiki batetik eta zelula basalek errizoideak dituzte. Hostoen morfologia orbikularretik linealera aldatzen da, ertz leun, hortzdun edo zimurtuekin. Zelula bakoitzean pirenoide bat duten kloroplastoa daukate.
Bizi-zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Belaunaldien txandaketa heteromorfikoa erakusten du. Taloa belaunaldi haploidea da eta asexualki ugaldu daiteke esporen bidez. Espora hauek jatorrizko taloa erreplikatzeko sortzen dira. Sexualki ere ugaldu daiteke eta gameto arrak zein emeak taloan sortzen dira. Askatutako gameto ar mugiezinak taloan dauden gameto emeak ernaltzen dituzte.
Karposporangio ernaldua, orain diploidea (2n) dena, esporak (karposporak) sortzen ditu. Esporak meiosiaren ondoren sortzen dira, eta askatzen direnean eta leku egoki batean finkatzen direnean, Porphyra izenez ezagutzen dugun landarea bihurtzen dira.
Espezieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Porphyra generoa berriki berrikusi da[1], azterketa molekularretan oinarrituta. Azterketa horiek ondorioztatu dute espezie asko genero berrietara edo existitzen direnetara eraman direla.
Itsas Espezieen Munduko Erregistroak, WoRMS ingelesez, Porphyra espezie hauek onartzen ditu[2]:
- Porphyra akasakae. A.Miura, 1977
- Porphyra angusta. Okamura & Ueda, 1932
- Porphyra argentinensis. M.L.Piriz, 1981
- Porphyra atropurpurea. (Olivi) De Toni, 1897
- Porphyra augustinae. Kützing, 1843
- Porphyra autumnalis. Zanardini, 1860
- Porphyra bangiaeformis. Kützing, 1849
- Porphyra bulbopes. (Yendo) Ueda, 1932
- Porphyra capensis. Kützing, 1843
- Porphyra carnea. Grunow, 1889
- Porphyra ceramicola. (Lyngbye) P.L.Crouan & H.M.Crouan, 1867
- Porphyra ceylanica. J.Agardh, 1883
- Porphyra chauhanii. C.Anil Kumar & M.V.N.Panikkar, 1995
- Porphyra corallicola. H.Kucera & G.W. Saunders, 2012
- Porphyra cordata. Meneghini, 1844
- Porphyra cucullata. De Notaris, 1865
- Porphyra delicatula. Welwitsch
- Porphyra dentimarginata. Chu Chia-yen & Wang Su-chuan, 1960
- Porphyra dioica. J.Brodie & L.M.Irvine, 1997
- Porphyra drachii. Feldmann, 1981
- Porphyra drewiae .M.K.Elias, 1966
- Porphyra grateloupicola. P.L.Crouan & H.M.Crouan, 1878
- Porphyra grayana. Reinsch, 1875
- Porphyra guangdongensis. C.K.Tseng & T.J.Chang, 1978
- Porphyra helenae. A.D.Zinova, 1948
- Porphyra hospitans. Zanardini, 1855
- Porphyra inaequicrassa. L.P.Perestenko, 1980
- Porphyra indica. V.Krishnamurthy & M.Baluswami, 1984
- Porphyra ionae. R.W.Ricker, 1987
- Porphyra irregularis. E.Fukuhara, 1968
- Porphyra kanyakumariensis. V.Krishnamurthy & M.Baluswami, 1984
- Porphyra laciniata. C.Agardh, 1824
- Porphyra ledermannii. Pilger, 1911
- Porphyra linearis. Greville, 1830
- Porphyra lucasii. Levring, 1953
- Porphyra maculosa. E.Conway, 1976
- Porphyra malvanensis. Anilkumar & P.S.N.Rao, 200
- Porphyra marcosii. P.A.Cordero, 1976
- Porphyra marginata. C.K.Tseng & T.J.Chang, 1958
- Porphyra martensiana. Suhr, 1840
- Porphyra microphylla. Zanardini, 1860
- Porphyra microphylla. Reinsch, 1878
- Porphyra minima. P.Crouan & H.Crouan, 1842
- Porphyra minor. Zanardini, 1847
- Porphyra monosporangia. S.Wang & J.Zhang, 1980
- Porphyra mumfordii. S.C.Lindstrom & K.M.Cole, 1992
- Porphyra njordii. P.M.Pedersen, 2011
- Porphyra nobilis. J.Agardh, 1883
- Porphyra nobilis. De Notaris, 1846
- Porphyra ochotensis. Nagai, 1941
- Porphyra okamurae. Ueda, 1932
- Porphyra okhaensis. H.V.Joshi, R.M.Oza & A.Tewari, 1992
- Porphyra oligospermatangia. C.K.Tseng & B.F.Zheng, 1981
- Porphyra plocamiestris. R.W.Ricker, 1987
- Porphyra pujalsiae. Coll & E.C.Oliveira, 1976
- Porphyra pulchra. Hollenberg, 1943
- Porphyra punctata. Y.Yamada & H.Mikami, 1956
- Porphyra purpurea. (Roth) C.Agardh, 1824
- Porphyra reniformis. Meneghini, 1849
- Porphyra rizzinii. Coll & E.C.Oliveira, 1976
- Porphyra roseana. M.A.Howe, 1928
- Porphyra segregata. (Setchell & Hus) V.Krishnamurthy, 1972
- Porphyra sericea. (Wulfen) J.Agardh, 1883
- Porphyra tenuissima. (Strömfelt) Setchell & Hus, 1900
- Porphyra tristanensis. Baardseth, 1941
- Porphyra umbilicalis. Kützing, 1843
- Porphyra umbilicata. Ruprecht, 1850
- Porphyra violacea. J.Agardh, 1899
- Porphyra vulgaris. Kützing, 1843
- Porphyra woolhouseae. Harvey, 1863
- Porphyra yamadae. Yoshida, 1997
Distribuzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kosmopolita da, kontinente guztietan banatzen baita, ur polarretatik tropikaletara, epelak barne. Espezieen arabera, fase haploide labur batzuk daude, udakoak edo negukoak. Espezie guztien fase diploideak iraunkorrak izango dira[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Sutherland, Judith E.; Lindstrom, Sandra C.; Nelson, Wendy A.; Brodie, Juliet; Lynch, Michael D. J.; Hwang, Mi Sook; Choi, Han-Gu; Miyata, Masahiko et al.. (2011-10). «A NEW LOOK AT AN ANCIENT ORDER: GENERIC REVISION OF THE BANGIALES (RHODOPHYTA)1: GENERIC REVISION OF THE BANGIALES» Journal of Phycology 47 (5): 1131–1151. doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-04-25).
- ↑ Nic Dhonncha, E.; Guiry, M. D.. (2002). «Algaebase: Documenting Seaweed Biodiversity in Ireland and the World» Biology and Environment: Proceedings of the Royal Irish Academy 102B (3): 185–188. doi: . ISSN 2009-003X. (Noiz kontsultatua: 2023-04-25).
- ↑ «AlgaeBase :: Listing the World’s Algae» www.algaebase.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-25).